Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

Datuen babeserako legea

Pribatutasun politika honek datu pertsonalak nola kudeatuko ditugun azaltzen du. Nabigatzen jarraitu aurretik, oso garrantzitsua da lege ohar hau  IRAKURTZEA eta ONARTZEA. Zure datuen pribatutasun politika oso garrantzitsua da guretzat.

14 urte baino urte gehiago dutenek blogetan.eus-en izena eman ahal izango dute beraien guraso edo tutore legalen oniritzia gabe; 14 urte baino gutxiago dutenek, aldiz, berain guraso edo tutore legalen oniritzia beharko dute izena eman ahal izetako. 14 urte baino gutxiago badituzu eta zure gurasoei abisatu gabe webgune honetan nabigatzen ari bazara, jakin, ezin duzula izenik eman.

Kasu orotan erabiltzaileak dira beraiek emandako datuen zehaztasun, iraunaldi eta benetakotasunaren erantzule, eta erabiltzailearen ardura da datu horiek behar bezala gaurkoratuta izatea.

Zure datu pertsonalen prozesamenduaren erantzulea

AZKUE FUNDAZIOA da

Agoitz plaza 1 48015 Bilbao, Bizkaia. CIF: G95546396

Tel.: 94 402 80 81 Posta elektronikoa: info@azkuefundazioa.org

Nola jaso ditugu zure datuak?

Azkue Fundazioan prozesatzen ditugun datu pertsonalak ondorengo bideetatik jaso ditugu:

• Harremanetan jartzeko formularioa

• Webguneko blog proposamenen formularioa

Zure datuak prozesatzeko legitimazioa

Zure datuak prozesatzeko oinarri legala zure onarpen edo onespena da

Azkue Fundazioarekin harremanetan jartzeko, edo zure bloga webgune honetan argitaratzeko, behar beharrezko da pribatutasun politikaren onarpena.

Prozesatutako datuen kategoriak

Erabiltzen diren datuen kategoriak datu identifikagarriak dira

Ez da prozesatzen bereziki babestuta dauden datuen kategoriarik

Zein helbururekin prozesatzen ditugu zure datu pertsonalak?

  • Azkue Fundazioan informazio pertsonala jasotzeko modu ezberdinak ditugu, eta modu bakoitza helburu jakin baterako da
    • Harremanetan jartzeko formularioa: Zure eskaera bideratzeko  eta izan ditzakezun zalantzak, iruzkinak edo kexak erantzuteko erabiltzen ditugu zure datuak.
    • Blog proposamenen formularioa: Zure parte hartzea kudeatu eta zure bloga gure webgunean argitaratzeko erabiltzen ditugu zure datuak.

Zenbat denboratan gordeko ditugu zure datuak?

  • Harremanetarako formularioaren bidez jasotako datuak urte betean gordeko ditugu.
  • Blogari bezala parte hartzeko erabiliko diren datuak, parte hartzeak iraun artean gordeko ditugu; hala ere, edozein unetan baja eskatu ahal izango duzu eta  datu horiek ordutik aurrera ez ditugu gehiago gordeko.

Zeini emango dizkiogu zure datuak?

AZKUE FUNDAZIOAk ez du erabiltzailea identifikatzea ahalbidetuko duen daturik emango, ez bada erabiltzaileari aurrez baimena eskatuta. Dena den, kasu batzuetan beste profesional batzuekin lankidetza egon daiteke. Egitasmo honetan Iametzarekin lankidetzan ari gara eta beraiek arduratuko dira blogeko argitalpenak kudeatzeaz. Lan hori egin ahal izateko beharrezko dituen datu pertsonaletarako sarbidea izango du.

Azkue Fundazioak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork dauka eskubidea AZKUE FUNDAZIOAk norbere datu pertsonalak prozesatzen dituen ala ez egiaztatzeko. Edonork eskatu ahalko du norbere datuetarako sarbidea eta akastun edo zehaztasunik gabeko datuen zuzenketa eskatu. Ezabatzeko ere eskatu ahal izango du, beste arrazoiren artean, datuak ez direnean beharrezkoak eskatu ziren helbururako. Hainbat kasutan, interesatuak datuen prozesamendua mugatzea eskatu ahalko da, eta kasu horietan, soilik eragiketa horretarako edo erreklamazioen defentsarako gordeko ditugu.

Hainbat egoera zehatzetan eta egoera berezi bati lotutakoetan interesdunak bere datuen prozesamenduari uko egitea eskatu ahalko du. AZKUE FUNDAZIOAk datuak prozesatzeari uko egingo dio, ez bada ezinbesteko arrazoi legitimoren bat bide dela edota eragiketa edo etor daitezkeen erreklamazioen defentsarako.

Interesduna zarenez gero, eskubidea duzu ardura dizuten datuak jasotzeko: formatu egituratu eta irakurketa mekaniko bidez emandako datuak. Eta beste prozesamenduko arduradun bati igortzeko eskubidea duzu honako kasuetan:

• Datuen prozesamendua norbere onespenean oinarrituta dagoenean.

• Datuak interesdunak berak eman dituenean.

• Datuen prozesamendua bitarteko mekaniko bidez egin denean.

Datuen eramangarritasun-eskubidean oinarrituta, eskubidea izango duzu teknikoki bideragarria den kasuetan,  datuen prozesamendurako arduradun batek beste arduradun bati datu pertsonalak igortzeko.

Eskubide hauek guztiak erabili ahalko dituzu AZKUE FUNDAZIOA, Agoitz plaza 1 48015 Bilbo helbidera jota, edota posta elektroniko bidez: info@azkuefundazioa.org

Interesdunak eskubidea izango du dagokion kontrol-agentearen aurrean erreklamazioa aurkezteko. Kasu honetan, Espainiako Datuen Babeserako Agentzian egin ahalko du interesdunari ardura dioten datuen prozesamenduak Arautegia urratzen duela irizten dion kasuetan.

6. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Espainiako eta Europar Batasunezko legeek eraentzen dute webgune honen erabilera. Baldintza hauek interpretatzean sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzailea erroldatuta dagoen lekuko epaitegietan ebatziko da.