blogak


Alter kaiera

Blog hau gizarte antropologiako lau ikaslek sortu dugu gure klaseko lanak hemen igotzeko asmoz. Blogak.eus-en egitea erabaki dugu euskaraz topatu dugun bakarra izan delako.

AmatiƱo

Amatiño, Luis Aranberri Mendizabalen bloga.

Angelu itsua

Urko Apaolazaren bloga Argia sarean.

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Argi eta garbi

Energia berriztagarri eta merkatu elektrikoaren alorrean esperientzia sakona duen taldea bildu gara blog honen atzean. Orri hau baliatu nahi dugu Berriako irakurleekin kontaktuan egoteko.

Arinduz

Iñaki Peñaren bloga.

Auzia euskaraz

Auzia Euskaraz proiektua Justizia Administrazioko hainbat eragilek osatzen dute, besteak beste, abokatu eta prokuradoreek, epaitegietako langileek, epaile eta magistratuek, Justizia Administrazioaren letraduek, fiskalek eta auzitegi-medikuek.

Axala, zentzumenak zorrozten

Nora Barrosoren bloga Argia sarean.

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Bai Euskarari bloga

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen bloga.

Bai Horixe-Bizargorri

Iritzia, istorio bitxiak, historiako pasateak...

Baloreak baloratzen

Baloreak lantzeko hainbat tresna biltzen dituen bloga da: bideoak, irudiak, testuak, albisteak, hausnarketarako gaiak... Maisu-maistra pare bat kudeatuta dago.

Begira Egiezu

Kazetaritza ikasten bukatu berri dut eta azkenengo lanetatik interesgarrienak iruditu zaizkidanak ipini ditut hemen, momentuko okurrentziak ere badaude eta baita momentuan garrantzia dutela uste ditudanak. Atsegin badituzue, ez atsegin horrenbeste eta probetxuzkoak izan daitezen, zabaldu.

Beranduegi

Harrikadak eta beste.

Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.

Berriaro

Ezinbestekoa da etorkizunera begiratuta gogoeta egitea, komunikazio bide eta ohiturak azkar aldatzen ari direlako, aldaketa horietara egokitu gabe kazetaritzaren jardunak gainbeheran jarraituko duelako. Are garrantzitsua da ahalegin hori euskarazko hedabideentzat, itsaso zabalean dabilen txalupa baino ez baikagara sentitzen aro digitalean. Hari horretatik tiraka ibiliko naiz aurrerantzean, eta blog hau gogoetak eta esperientziak konpartitzeko leiho bat izango da. Ongi etorri Berriaro-ra.

Bidean

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut CodeSyntax eta Tagzania Services enpresetan. Hemen idazteaz gain beste hauetan ere idazten dut: MacMikel, CodeSyntax-en bloga eta Tagzania-ren bloga. Twitterren ere banabil txio-txioka.

Biran

Irun 1982. Gizarte Hezitzailea. Hego Amerikak sortuko dizkidan sentsazioak transmititzeko saialdia da hau.

Egunero argitzen duelako

Beti gustatu izan zait idaztea. Ez naiz idazlea ordea. Ipuinak baino gehiago gutunak; gutun moduan azaleratu bait ditut barruko kezkak eta ezinegonak, baina baita pozak eta berri onak.

Eibartik

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri. (Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

Erratza gainean

Ainhoa Mariezkurrenaren bloga Argia sarean.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Ea sustraietara heltzen naizen…Patroi berdinetik josi gaituzte denoi. Egunero bizitako egoera ustelak normalizatu eta askotan idealizaturik bizi gara, engainuan. Lasai luzatu zidaten erratza behin emakume izateagatik. Lasai asko igo naiz gainera ni. Hemendik hobeki ikusten dira gauzak.

Etzi.pm

Talaios Kooperatibaren proiektua da eta eztabaida eta hausnarketa egiteko plataforma da.

Euskal Herrian Euskaraz

Euskal Herrian Euskaraz elkartearen bloga.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren bloga

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren bloga.

Euskerabili

Euskara ikasteko eta erabiltzeko gune informala eta jendearen parte-hartzea sustatzen duena.

Filipinetatik

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Gaitzerdi

Estitxu Eizagirreren bloga Argia sarean.

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Garagoittiko orakulua

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat.

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Garaigoikoa

Txerra Rodriguezen bloga Argia sarean.

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Gaztelu plazatik

Xabier Letonaren bloga Argia sarean.

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Han ere, katuak oinutsik

Egungo egoera sozioekonomikoaren bilakaeraren bideratze politikoak giza-errealitatea eta bertan ematen diren gatazkak modu oso zehatzean ikustera eraman gaitu, batez ere "mendebaldeko" gizartekideongan. Pentsakera hau desmontatzeko saiakerak asko badira ere, urteak joan eta urteak etorri, gutxiengo batek jarraitzen du estruktura ekonomikoa menderatzen, gainegitura ideologikoa finkatuz. Tarte honen helburua desmontaia horren baitan alea jartzea da.

Harrikadak

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07