blogak

Zurrumurru askea

Zauritua baina ez garaitua.

Gaur 12 hilabete pasa dira

lesionatu nintzenetik,

bizitza guztia kirolean

eta nahigabean,

erritmoa desorekatuko zidan zerbaitekin

egin nuen topo.

 

Urteak neraman belaunaz kexkatuta,

horregatik, errefortzu bikoitza jartzen nuen,

partidu oro,

entrenamendu oro,

mendira joateko saiakera oron.

 

Baina hara non,

eta azkenean,

ez zen belauna izan,

baizik eta sorbalda.

 

Hasieran ezin nuen sinetsi,

medikuak gomendatzen zidana

“3 hilabete sorbalda mugitu gabe”

“eta gero  (ez dakit zenbat hilabeteko)

errehabilitazioa.”

 

Ez da erreza zauritzea,

depresioa,

goibeltasuna,

harresea,

ezintasuna …

 

Laboaren txoria bezala sentitzen nintzen,

hegorik gabe,

indarrik gabe,

askatasunik gabe.

 

Baina bueno, gauzak horrela izanik,

zauria eta gero,

nire gorputza baloratzen ikasi dut,

nire arima maitatzen alegia.

Hortaz, agian bizitzan zauritzen ere ikasi behar da,

esaldi famatuak aipatzen duen bezala

“eroriz ikasten baita ibiltzen”.

*Argazkia: Begoña Ugarriza Mauleon

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07