blogak

Xehe

Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak

Entzun Martaren arrazoi autokritikoa: “Beste bat kanpotarra dela somatzen dugunean, badugu joera gaztelerara jotzeko eta iruditzen zait ez dela euskararen erabilera zabaltzeko politika ona: batzuek badakite euskaraz eta ez diegu aukerarik ematen”.

Click here to view the embedded video.

Euskaldun akonplexatu naizen honek zenbat estimatzen dudan Marta edo Petra bezalako euskaldunberri ahaldunduen laguntza. Kanpotarrarekiko errespetua ez dela gaztelaniaz hitz egitea, euskaraz betiko euskaldun tradizionalei bezala itxura ezberdinekoei ere euskararen aukera ematea baino. Kanpotar itxurakoz betetzen ari diren gure herrietako euskaltzaleek hobe dute Martari entzutea, Belarriprest bezalako anestesiatzaileekin urte bete gehiago alferrik galtzea baino.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07