blogak

Sustatu

Twitter sare sozial matxista eta arrazista da, "emakumeentzat toxikoa"

"Emakumeentzat leku toxikoa" da Twitter, Amnistia Internazionala erakundeak egindako txosten baten arabera. Andrazko kazetari eta politikariek, batez beste, 30 segunduan behin jasotzen dute eraso edo mespretxuzko txio bat. Arazo hori are handiagoa da emakumea beltza, hegoamerikarra edo asiarra bada (ez zuria, alegia). AI-k ondorioztatzen du, beraz, Twitter sare sozial arrazista eta sexista dela, emakumeentzat leku "toxiko" eta deserosoa.

Hainbat bolondresen laguntzarekin, Amnistia Internazionala erakundeak ikerketa bat egin du Twitterren emakumeek duten jazarpena aztertzeko. Erresuma Batuko eta Amerikako Estatu Batuetako 778 emakume tuiterlariren kontuak aztertu dituzte, guztira 280.000 txio baino gehiago, guztiak ere 2017an zehar argitaratukoak.

Bildutako datuen arabera, emakume hauek jaso dituzten txioen %7,1 desegokiak zirela eta erasotzat har zitezkeela. Hau da, emakume horiek, 30 segunduro, erasotzat edo jazarpentzat har daitekeen txio bat jasotzen dute. Txioen artean "agresiboak" (heriotz-meatxuak, jazarpen arrazistak, eta abar) zein "problematikoak" ("joan platerak garbizera" modukoak) identifikatu dituzte.

Zuriak ez diren emakumeen kasuan erasoak %34 gehiago dira, eta komentario arrazistak %84 gehiago.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07