blogak

Sustatu

Sarean erosi duzun guztiaren kontaketa eta batuketa egiten dizu Googlek

Ez gara kontziente Interneteko zerbitzu handiek gutaz zenbat dakiten. Ezta espreski hori esaten digutenean ere. Adibidez, Googlek zer gauza erosi ditugun eta ze preziotan daki, eta zerrenda batean erakusten dizu erosketa-zerrenda hori. Apuntatu helbide hau eta klikatu: myaccount.google.com/purchases

Ez bakarrik agertzen zaizkizu Google zerbitzuen bidez (Google Play) erosi dituzun gauzak, baita Amazon eta sareko beste denda batzuetakoak ere. Mugikorraren bidez eta PC-an nabigatuz erositakoak batzen dira gainera.

Google identitate batekin login eginda bazeunden erosketak egiteko orduan, ba hortxe agertuko zaizkizu...

Hor duzu: myaccount.google.com/purchases

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07