blogak

Sustatu

Rube Goldberg makina harrigarri horiek

Joseph youtuber bat da, mekanika eta ingenieritzarako dohainak dituen tipoa, eta bere makinekin osatzen du Joseph's Machine kanala. Kanalerako egin du da gosaria bibririltzeko "pastel zerbitzaria". Izatez, gailu horri Rube Goldberg makina bat deritzo. Ikasi pixkat gehiago artikulu honetan.

Rube Goldberg makina nahita diseinatutako mekanismo konplikatu bat da, baina helburu gisa egiteko erraz bat erdiestea helburu duena. Makinak osagai sinplez egon ohi dira osatuta, eta osagai bakoitzak domino efektu moduko bat eragiten du mekanismoaren hurrengo osagaian, urratsez urrats, kate-erreakzio berezi baten eran, azken emaitza lortzeko.

Rube Goldberg marrazkilari estatubatuarraren komiki batzuei zor die izena. Eguneroko bizitzako egiteko sinpleak irudikatzeko mekanismo absurdoki konplexuak marrazten zituen Goldbergek. Espainian, 20. mendeko TBO aldizkarian ere marrazten ziten horrelakoak, Inventos del TBO atalean Franz profesoreak ustez asmatutakoekin.

Komikietako makina teorikoetatik haratago, konplexutasun desberdineko Goldberg makinak eraiki egin dira 20. eta 21. mendeetan zehar, eta prozesua filmean edo bideoz grabatzeko aukera dagoen unetik, are gehiago biderkatu dira saiakerak.

Sesame Street haurrentzako telebista saioan, Kermit edo Gustavo igelak "Zer gertatuko da hurrengo" atalak egin ohi zituen.

Espainiako El Hormiguero telebista saio espainiarren egin izan dute El Efecto Mariposa izenarekin, nahiz eta, berez, tximeleta efektua beste gauza bat den.

Ingenieritza eskoletan ikasleen arteko lehia eta asmamena sustatzeko ere eraiki ohi dira, adibidez Massachussettseko MIT ospetsuan. Sustapen edo marketin asmoarekin egindakoak ere egin izan dira: ikusgarriak dira, adibodez, behean itsatsi ditugun bideoetakoak. Bata OK Go musika taldearen bideoklipa, hilabeteetako lana hartu ziena, eta beste Honda etxearentzat Erresuma Batuan egin zuten 2003ko bideoa.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07