blogak

Sustatu

Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak

Soraluze edo Plaentziatik (bertako euskaran herriari ematen dioten izena) Deba ibaia igarotzen da, eta industrializazio handienaren garaian, 20. mendean, erabat kutsatua egon zen. Baina hura baino lehenago, “Plazentzian kultura eta bizimodu oso bat zegoen ibaiaren inguruan”, diote Tere Guenetxeak eta Leire Gineak, dokumental berri baten egileek.

Ikus-entzunezko dokumentala ekoitzi dute Soraluzen Tere Guenetxeak eta Leire Gineak: Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak. Soraluzeko hainbat belaunalditako jendea elkarrizketatu dute Guenetxeak eta Gineak. Elkarrizketa guztiak Deba Ibaiaren Inguruko Ahozko Ondarea deritzon proiektuan jaso ditugu Euskal Herriko Ahotsak-en barruan, eta 2016. urtean eginiko hainbat pasarte ikusteko aukera dago Ahotsak.eus-en.

Leandro "Txiket" ezaguna zen herrian. Zubi Nagusiaren azpian munstro bat zegoela kontatzen zuen hark. Altzairuzko soka bati amua jarrita ibiltzen zen hura arrantzatu nahian. Ez zuela lortu kontatzen du Jose Antonio Amuategik pasarte honetan:

“Akordau jakun zirkua egittia Islan (Gabolatsen): “Circo estrella”. Don Luis Calonge be etorri zan behin”  Herriko mutilek zirko emanaldiak egiten zituzten irlan. Nolakoa zen kontatu zuten Lorea Alberdi eta Ezozi Onandiak. Fabrikako zuzendaria ere joan omen zen hura ikustera:

Ikus-entzunezkoaren inguruan informazio gehiago: Plaentxia.eus eta Pil-pilean herriko hedabideetan.

Soraluzeko Udalak bultzatutako Alkarrekin Soraluze parte-hartze ekimenaren emaitza bat da dokumentala. Hona trailerra:

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07