blogak

Sustatu

Nola jakin ea Facebookeko zure argazkiak edonoren esku geratu diren

Joan zen irailean zehar Facebook konturatu zen segurtasun-zulo bat zuela bere azpiegituran eta 7 milioi erabiltzaileren argazkiak edonoren esku geratu zirela. Orain erraminta txiki bat argitaratu du esateko ea zu ere kaltetuen artean ote zauden.

Segutasun-zuloaren berri duela aste batzuk jakin genuen. Facebookek aurreratu zuenaren arabera, 7 miloi erabiltzaileren milioika eta milioika argazki eta bideo edonoren esku geratu ziren Facebooken estaldurapean dauden hainbat aplikazioren bidez. 

Zu ere kaltetuen artean zauden ala ez jakiteko, Facebookek orrialde bat ireki du. Bertan txekeatu dezakezu ea zu ere kaltetuen artean ote zauden eta zure argazki-galeria osoa edonoren esku geratu ote den.

 

......

Argazkiak: Flickr (CC)

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07