blogak

Sustatu

Klika, klika, klika, hemen dator Korrika

"Klika" leloa aukeratu du AEK-k 2019ko Korrikarako. 21. edizioa izango da eta apirilaren 4tik 14ra bitartean zeharkatuko du Euskal Herria, Garesen hasi eta Gasteizen bukatu. Edizio honetan Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” zena omenduko du Korrikak, euskara batuaren sorreran hainbesteko garrantzia izan zuen idazle, hizkuntzalari, ekintzaile eta pentsalaria.

Iturria: argia.eus

via @argia: Klika, klika, klika, hemen dator #Korrika! Euskararen aldeko lasterketaren 21. edizioa aurkeztu berri dute: Garesen hasi eta Gasteizen amaituko da eta Txillardegi omenduko du https://t.co/f4u8tkZLdj https://t.co/oGufZr2LEn

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07