blogak

Sustatu

Gidaririk gabeko trenak izango dira Frantziako trenbideetan 2023tik aurrera

Bost urte barru, 2023an, gidaririk gabeko trenak ibiliko dira Frantziako trenbideetan. Halaxe iragarri du SNCF erakundeak. Tren-zerbitzu hobea, ugariagoa eta erosoagoa emateko aukera emango dute tren autonomoek.

Ibilgailu autonomo eta gidaririk gabekoen alorra ez da bakarrik autoen kontua. Trenbieetan ere gero eta saiakera gehiago ari dira egiten gidaririk gabeko trenekin. Frantziako SNCFek ere iragarri du dagoeneko hasi direla probak egiten eta helburua dela 2023rako tren autonomoz osatutako garraio-sistema zabala izatea, batez ere ibilbide nagusienetan.

Tren autonomoak eraginkorragoak izango direla adierazi dute. "Sistema harmonikoagoa izango da, abiadura beti berbera izango da eta tren-sistema arindu egingo da". Gehienbat bidaiari askoko ibilbideetan ezarri nahi dituzte tren autonomoak, garraio-frekuentzia handitu ahal izateko, energia kontsumoa murrizteko eta, funtsean, zerbitzu hobea eskaintzeko.

Parisko metroan dagoeneko badabiltza gidaririk gabeko trenak; trenbideetan zailtasunak pixkat handiagoak dira, sistema irekia delako eta ezustekoak sarriago gerta daitezkeelako. Frantzian bezala, Japonian eta Txinan ere hasi dira antzeko frogak egiten. 

Oraindik lehenengo urratsak dira, baina etorkizuna, garbi-garbi, ibilgailu autonomoena izango da.

 

.................

Irudia: Awaradiaries.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07