blogak

Sustatu

Elementu kimikoen aurkikuntzen 300 urteko historia bideo motz honetan laburbildua

Azken 300 urteotan aurkitu diren 105 elementu kimikoen historia laburbiltzen du 99 segunduko bideo interesgarri honek. Antzinatetik ezagutzen diren 13 elementuetatik abiatuta (karbonoa, fosforoa, sufrea, burdina, kobrea, artsenikoa, zilarra, urrea, eztainua, artsenikoa, antimonioa, merkurioa, beruna eta bismutoa), azken 300 urteotan aurkitutako gainontzeko elementuen historia laburtzen da, gaur egungo 118 elementuak osatu arte. Lehenengoa kobaltoa izan zen, 1739. urtean, eta harrezkero beste 105 aurkitu dituzte. 2019a Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea izango da. Hasi zaitezte batxilergoan ikasitakoa errepasatzen ;)

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07