blogak

Sustatu

Eguzki sisteman aurkitu den objekturik urrunena identifikatu dute

Urte berri on! Astronomiarekin erlazionatutako albiste batekin irekiko dugu urte berria. Ez nolanahikoa, gainera. Izan ere, astronomo talde batek eguzki-sistemako gorputzik urrunena identifikatu dute, 2018 VG18 izena jaso duen planeta nanoa. Goitizena ere jarri diote gorputzari, farout. Lekutan dagoena, alegia.

Estatu Batuetako astronomo talde batek egin du aurkikuntza, ustez inguru horretan existitu beharko litzatekeen 9. planeta ezezagunaren bila zebiltzala. Lurretik eguzkira dagoen distantziaren adinako 120 unitatetara dago aurkitu berri den 2018 VG18 planeta nanoa.

Abenduaren 17an jakinarazi zuen aurkikuntza Minor Planet Centerreko kide diren ikerlari-taldeak, Scott S. Sheppard, David Tholen eta Chad Trujillo buru direlarik.

Esan bezala, Farout 120 UAra dago (1 UA lurretik eguzkira dagoen distantzia delarik). Alde handia ateratzen dio sailkapen horretako bigarren objektu urrunerari, Eris planeta nanoa 96 UAra baitago. Kontuan izan orain gutxira arte Pluton zela gure eguzki-sisteman ezagutzen zen gorputzik urrunena eta 34 UAra dagoela. Lekutan dago, beraz, Farout, Pluton baino 3 aldiz urrunago.

 

............

Argazkia: Agenciasinc.es.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07