blogak

Sustatu

Donostiako norian Athletic-eko ereserkia jotzeagatik kalapita

Gure herriko probintzianismoaren beste etsenplu triste bat. Arrasateko gaitero talde batek Donostian parte hartu zuen Gabonetako ekitaldi batean, eta gero hirian jarri den noria erraldoira igo ziren. Bertan musika pixkat jo zuten, besteak beste Realaren eta Athletic-en ereserkiak. Athletic-eko ereserkiaren pasartea norbaitek Interneten zabaldu eta kalapita izan da: gustu txarreko erantzun ugari eragin ditu bideoak (irain pertsonalak, memeak, errespetu faltak...). Interneteko Realzaleen eta Athleticzaleen arteko alderik ilunena berriro geratu da agerian.

Iturria: goiena.eus

via @arrasategoiena: [ARRASATEKO GAITEROAK] "Asmo txarrik gabe" egin zutela adierazi dute eta norian bertan Realeko ereserkia jotzen ageri diren bideoa jarri dute horren adierazle https://t.co/iGyQ72oo6t

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07