blogak

Sustatu

"Dantza" filma zinema-aretoetara iritsi da

Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean eskaini ondoren, abenduaren 21ean estreinatzen da hiriburu batzuetako zine aretoetan Telmo Esnalek zuzendu duen Dantza (2018) filma. Ondoren, Eibarren aurkezpen berezia egingo da, Coliseo antzokian. Telmo Esnal zuzendariarekin batera pelikularen ekoizpenean parte hartu dutenetako batzuk izango dira aurkezpenean, hala nola Juan Antonio Urbeltz koreografoa, Marian Fernandez ekoizlea, eta pelikulan parte hartu duten Kezka dantza taldeko dantzariak ere. Ondoren egunetan ere ikusi ahalko da filma Eibarren, abenduaren 28 ostirala, 29 larunbata eta 30 igandean. Abenduaren 26ko aurkezpen eta estreinaldirako sarrerak (5,50€) erosteko bi modu daude:

  • Coliseoko txarteldegian bertan egun eta ordutegi hauetan: abenduaren 21ean, ostiralean 17:30-19:30 bitartean; abenduaren 22an, larunbatean, 16:00-16:30 eta 17:15-18:15 bitartean; abenduaren 23an, igandean,  16:00-16:30 eta 17:15-18:15 bitartean; abenduaren 26an, asteazkenean bertan, 20:00etatik aurrera.
  • Internet bidez sarrerak abenduaren 21ean 17:30etatik aurrera erosi ahal izango dira lotura honen bidez.

Iturria: dantzan.eus

via @kezkadantza: "Dantza" filmaren aurkezpena eta estreinaldia Eibarren abenduaren 26an https://t.co/kIwDPnQ1pI Sarrerak erosteko xehetasunak loturan. https://t.co/ga1OcyfHhs

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07