blogak

Sustatu

Aurpegi-ezagutzaren teknologiak zure sexualitatea antzeman lezake

Ikerketek erakutsi dute gizakiak gauza direla bereizteko homosexualak eta heterosexualak, itxuran soilik oinarrituta. Baina sekula ez da izan gaydar aparailurik hori egingo duenik, alegia, radar bat homosexualak antzemateko. Orain arte. Stanford Unibertsitateko ikertzaileek jakinarazi dute algoritmo bat sortu dutela, bereizteko pertsona gay eta heterosexualak, argazkiak erabilita. Dena aurpegi-ezagutzaren teknologian oinarrituta.

Teknologia horrek eskaneatu egiten du pertsona baten aurpegia, eta bertan bilatzen ditu ezaugarri bereziak, adibidez, zer distantzia dagoen begietatik belarrietara, eta sortzen du aurpegiaren mapa geometriko bat, eta konparatzen ditu datu horiek milaka pertsonaren datu-base batekin. Standfordeko ikertzaileek diote gizakumeen kasuan, algoritmoak asmatzen duela kasuen %80an. Emakumeekin, ostera, kasuen %71n.

Nick Rule Psikologia irakaslea da Torontoko Unibertsitatean, Kanadan, eta berorren iritziz, gizon heterosexualek aurpegi nasaiagoak dituzte, testosterona maila altuagoak dituztelako. Hori dela-eta, nerabezaroan, hezurrak hazten ari direnean, aurpegiak nasaiagoak bihurtzen zaizkie.

Aurkikuntza honek kezkak sortzen ditu aurpegi-ezagutzaren teknologiak nola eragingo duen pribatutasunean eta sexu-nortasunean. Gai honetan sakondu nahi duenak, The Weekly saio hau ikus lezake, CBC Kanadako Telebista Publikoak egindakoa, gai horren inguruan dihardu-eta.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07