blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Zuzendu dioten komentario matxistagatik dakit nor den Ada Hegerberg

Luca Modric kroaziarrak eta Ada Hegerberg norvegiarrak irabazi dute Urrezko Baloia, jokalaririk onenak saritzen dituen trofeoa. Askok ezagutzen dugu Modric. Hegerberg ordea…  Parisen egindako galan parte hartu duen Martin Solveig DJak zuzendu dion galdera batek sare sozialetan eragindako zalapartagatik ezagutu dut nik…

“Twerking egiten badakizu?”, galdetu zion DJak Lyongo Olimpique taldeko aurrelariari. Norvegiarrak ezetz erantzun dio, eta eszenatokitik alde egiteko imintzioa egin du. Ekitaldiko aurkezle David Ginolak geratu du, eta tentsioa baretzea lortu. Azkenean, Solveigek –zeinak barkamena eskatu duen– eta Hegerbergek elkarrekin egin dute dantz, Frank Sinatraren abesti batekin.


Komentario matxista hori, emakumezko kirolariek sufritu behar dituzten pikukerien zerrendara gehitu beharreko beste bat, jokoz kanpo dago erabat. Tamalez, sortutako polemika eraman dute hedabideek Hegerbergek jaso duen Urrezko Baloiari buruzko albistearen titularrera. Eta, tamalez, sare sozialetako zalapartagatik dakit nik nor den Urrezko Baloia jaso duen lehenbiziko emakumea, nahiz eta, besteak beste, 2016an Europako jokalari onenaren UEFA saria jaso eta pasa den denboraldian Txapeldunen Ligako goleatzaile nagusia izan. 23 urterekin, ia 300 gol sartu ditu norvegiarrak. Hemen horietako batzuk:

Click here to view the embedded video.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07