blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

“Markaz Tulkarem”: Palestinako errealitatea futbolaren begietatik erakusteko proiektua

Lau sortzaile nafarrek (Joseba Zabalza argazkilariak, Helena Bengoetxea errealizadore eta diseinatzaileak, Iván Pastor Hordago-El Salto aldizkariko kazetariak eta Rubén Marcilla errealizadore eta ekoizleak) crowdfunding kanpaina abiatu dute, Palestinako Markaz Tulkarem futbol talde profesionalaren eta errefuxiatuen eremuen inguruko argazki-liburua plazaratu eta erakusketa ibiltaria prestatzeko.

2017ko azaroan eta aurtengo maiatzean izan dira Palestinan, Zisjordania iparraldeko Tulkarem hirian, lehen mailan jokatzen duen “Markaz” futbol taldearen ibilerak jarraitzen. Izen bereko errefuxiatu eremuko kluba da, eta bertoko errealitateak ezinbestean baldintzatzen du futbolarien egunerokoa. Zisjordaniako bigarren errefuxiatu eremu handiena da; 20.000 lagun bizi dira bertan. Intifadetan “oso aktiboa izan zen Tulkarem”, Goteo.org webgunean irakurri daitekeenez. 2000. urteaz geroztik 150 lagun hil dira, gehienak hamarkada horren hasieran. Polizia israeldarrak ia astero atxilotzen du norbait; “Markaz” taldeko presidenteak bost urte eman zituen espetxean, presidenteordeak zazpi, eta atezainen entrenatzailea ere eduki zuten preso.

Orain, bidaia horretako argazkiak eta grabatutako testigantzak baliatuta, proiektu hirukoitza garatu nahi dute –liburua, erakusketa eta webgunea–, helburu izanik indarkeriak kolpatutako futbol taldearen eta jarraitzaileen bizimodua erakustea, futbolak ihesbide bezala joka dezakeen paperaz hausnartzea, eta errefuxiatu eremuetako egoeraz kontzientziatzea.

Proiektua laguntzeko jarritako diruaren arabera, “opari” sorta desberdina jasoko dugu, Expraik diseinatutako “Football Break Walls” kamiseta, Osasunaren bufanda eta Realeko jokalariek sinatutako baloia tartean.

Click here to view the embedded video.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07