blogak

Mintzalaguna Hondarribia

TRUFAK EGITEN IKASI ETA OSTEKO AFARI MERIENDAN DASTATU GENITUEN MINTZALAGUNEKO IKASTURTEKO LEHEN EKINTZA OSAGARRIAN

Azaroaren 16an arratsaldez elkartu ziren mintzalagunak ItsasLur elkartean ikasturteko

lehen ekintza osagarriaren bueltan; trufa ikastaroa eta afari merienda.

 

Mintzalaguneko kide den Ana Marik trufak nola egin azaldu zien bertaratuei. Trufa

masa egin eta hau ozten utzita mahai bueltan merienda goxo batez eta elkarrizketa

atseginez gozatu zuten Mintzalagunek. Egitasmoan aurten lehenengoz parte hartuko

dutenek aukera bikaina izan zuten gainontzeko kideak ezagutzeko.

 

18 dira zehazki aurten lehenengoz mintzalagunean izena eman dutenak. Urriaren

erdialdean hasi ziren mintzalagun taldean astero elkartzen euskara praktikatzeko.

Guztira 14 talde osatu dirá momentuz eta 65 bat pertsonak osatzen dituzte taldeok.

Hauetaz gain bada antolatzen diren ekintzetan soilik parte hartzen duenik ere eta denak

batuta 75 bat pertsonek osatzen dute Hondarribiko Mintzalaguna.

 

Mintzalaguna euskara praktikatu nahi duen orori zuzendurik dago eta hauen bidelagun

izan nahi dutenei. Gainera deildia egin nahi diegu seme- alabak haur hezkuntzan

dituzten gurasorik; Guraso taldeetarako bidelagunak behar ditu egitasmoan.

Izen emateko bideak:

Hondarribiko Udala, Euskara Zerbitzua (Pampinot kalea 12-14)

688 865 398

mintzalaguna@hondarribia.eus

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07