blogak

Mintzalaguna Hondarribia

Sareuskak Irunen egingo du bosgarrenez Mintzodromoa azaroaren 23an

Euskaraldiaren hasierarekin bat egingo du aurtengo edizioak.

Irungo Mendibil Merkataritza gunean izango da jatetxe eta zinemetan goizeko 10:00etatik 12:00ak bitartean.

Izen emateko epea  azaroaren 7tik 18ra izango da

2014ko irailaren 19an sortu zen  Sareuska euskararen sarea, eta geroztik urtero antolatu du Mintzodromoa. Lehen mintzodromoa Irunen egin zen eta aurtengoan berriz bertan ospatuko da azken urteetakoak Hondarribia, Lesaka eta Donibane Lohitzunen izan ondoren .

Ekimenaren helburua, euskaraz mintzatzeko gune bat eskaintzea da, batez ere euskara ikasten ari direnei, praktikarako jauzia egin dezaten. Baina era berean euskaldunen arteko harreman sareak ehuntzea ere bilatzen da ekimenarekin. Izan ere, Mintzodromoan parte hartu ondotik, bertan egindako lagun berriekin, euskaraz erlazionatzeko joera biderkatu baitaiteke.

Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzeko  eta dinamizatzeko sortu zuten Sareuska Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak  Euskal Elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, eta helburu hau lortzeko bidean antolatzen du Mintzodromoa.  

Mintzodromora bertaratzen direnenek, tokian tokiko zein egunerokotasuneko 3 gairen inguruan mintzatzeko aukera izango  dute gainerako partaideekin,  gai bakoitza lagun talde berri batekin,  15 minutuz gai batez aritu ondoren beste mahai batera aldatuko direlarik. Horrela, giro xamur eta lagunartekoan elkar ezagutzeko aukera izango dute partaideek eta ekimenean parte hartuko duten pertsonai ezagunak ere parez pare izango dituzte, Ane Saseta Bidasoa XXIeko presidentea eta igerilari ohia eta  Ander Elosegi piraguista besteak beste.

Julian Iantzik aurkeztu eta dinamizatuko du ekitaldia eta mokadutxo bat ere eskainiko zaie parte hartzaileei .

 

Mintzodromoan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago plazak mugatuk direlako. Epea azaroaren 7tik 28ra izango da eta ondorengo bideak erabiliz egin dezakezu:

 

  mintzalaguna@hondarribia.eus

     688 865 398 / 943 111 224

   Zuzenean BAZen edo Udal Euskaltegian esku-orria betez

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07