blogak

Mintzalaguna Hondarribia

MINTZA-TOPAKETA ETXALARREN: “Euskara bizi bizian”

Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek azken urteotan bezala Euskal Herri osoko mintzakideentzako barnetegi bat antolatu dute Otsailaren 16tik 18ra. 

Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera luzatuko den egonaldi honetan parte hartzeko aukera duenak mota ezberdinetako ekintzak aurkituko ditu: Elkarrekin sukaldatu, dantza tailerrak, ibilaldiak, kantaldiak eta chi-kun egin… bai eta sorpresa ugari ere. Euskal Herriko txoko ezberdinetako mintzakideak ezagutzeko aukera bikaina!

Egonaldiaren prezioa  90 € koa izango da, lotarako lekua, otorduak, tailerrak eta ibilaldiak barne. 

Izena emateko jarri gurekin harremanetan eta  informazio guztia helaraziko dizugu edo antolatzaileekin zuzenean etxalarkobarnetegia@gmail.com, 618 303 582 ( Jone)

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07