blogak

Mintzalaguna Hondarribia

Larunbatean Albaola bisitatu genuen Hondarribiko Mintzalagunok

Hondarribiko Mintzalagunak, taldeetan astean behin ordu betez euskaraz aritzeko aukera eskaintzeaz gain hilero ekintza osagarri bat antolatzen du, aisialdian ere euskara praktikatzeko, euskarazko sarea handitzen joetako eta euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz.

Apirileko bisita  Albaola Itsas Kultur Faktoriara izan da. Albaola ontziola-museoa da eta bertan Albaola Elkarteak 16. mendeko San Juan baleontzia erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz. Hori dela eta 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen.

Bisita gidatuan San Juan baleontizaren historia ezagutzeko aukera izan genuen eta baita bere erainkuntza aurrez-aurre ikusteakoa ere, bisita gomendagarria benetan!

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07