blogak

Mintzalaguna Hondarribia

DERION OSPATU GENUEN AURTENGO MINTZA EGUNA

Euripean itxaron genien baztandarrrei larunbatean gu batzera noiz etorriko. Autobusera igo eta Deriorantz abiatu ginen bazkal ostean talde bakoitzak abestuko zituen kantak abestuz. Donostian Iruñerriko eta Donostiako mintzalagunka batu genituen eta Elgoibarren elgoibartarrak. Iritsi ginenerako 11k jota,  zain genituen gainerako herrietatik, Gasteiz, Soraluze, Eibar, Getxo, Algorta, Zamudio, Leioa, Barakaldo, Bilbo eta Lezama, joandako mintzalagunak eta hasiera ekitaldia amaituta hamaiketako goxo bat dastatu genuen. Jarraian Bilboko hilerria ezagutzea aukeratu genuen hondarribitarrok beste batzuk Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolariekin eta “Bertoko” taldeko trikitilariekin bertso triki- dantza poteoa egiten zuten bitartean. Bisita amaituta gainontzekoekin elkartu eta Baserri antzokira zuzendu ginen bazkaltzeko gogoz, eta zein leku ederra antzokia!180 pertsona bildu ginen eta kanpoan euria barra-barra ari zuen arren barruan giro paregabean egon ginen, bazkari goxoa, bazkaloste hobea eta konturatu orduko etxera bueltatzeko ordua! datorren urtera arte egurtuz euripean bueltatu ginen Hondarribira.

 

 

  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07