blogak

Mintzalaguna Hondarribia

ARRANTZALEEN HERMANDADEA BISITATUZ EMANGO DIOGU MINTZALAGUNOK IKASTURTEARI AMAIERA

Datorren ekainaren 24an, 2016-2017 ikasturteari amaiera emateko Arma Plaza Fundazioaren gidaritzapean Hermandadera bisita egingo dugu mintzalagunok. 

Uda ostera arte agurtuko dute elkar mintzalagun taldeek, oporretan atsedena hartu eta urrian berriz gogotsu euskara praktikatzen jarraitzeko. Ikasturte oparoa izan da aurtengoa,  mintzalagun ugarik parte hartu dute astero elkartzen diren taldeetan eta baita antolatutako ekintza osagarrietan ere; talo tailerra, Chillida lekura bisita, mintzaTxotx sagardotegira irteera, Aroa Ardandegira bisita, Mintza eguna... datorren ikasturtean ere, euskara praktikatuz jendea ezagutu eta antolatutako ekintzetan primeran pasatzeko aukera eskainiko du Hondarribiko mintzalagunak. 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07