blogak

Matematiketan

Simetriarekin jolasteko aukerak (inprimatzeko materialak)

(Azpian datorren artikuluan inprimatzeko materialak dauzkazue bi lekutan)

Simetria, behetik gorako bidea egiten duen kontzeptu geometrikoetariko bat da. HHtik  hasi eta batxilergorartekoa, alegia. Beste edozein kontzeptu geometrikorekin bezala, lehenengo urratsean inguruaren behaketarekin eta gorputzarekin esperimentatzen hasiko gara.  

Momenturen baten kontzeptua hitzetara ekartzea komeni da. Ahal bada umeek eraikitako definizioari helduko diogu. Denon  artean eraikitakoa izango baita aberatsa eta esanguratsua haientzako.

Hor izan daiteke momentu egokia  objektu simetrikoak eta ez-simetrikoak aztertzeko eta era berean simetrikoak diren objektuetan simetria ardatz ezberdinak aztertzekoa. Egokiena inguruko objektuak erabiltzea izango litzateke: Frutak, hostoak, jostailuak, ikasgelako altzariak, ikastetxeko eremuak, kirol-eremuak…

wikipedia.org-n hartutakoa

basketballregeln.net helbidean hartutakoa

 Ispiluekin jarduteko ere aprobetxatu!

Gero, gure eskuekin egoera simetrikoak sortzera pasatuko gineteke, eta hor bide ezberdin asko zabaltzen dira. Etxean eskura dauzkagun gauzak erabiltzea egokiena: LEGO© piezak, zotzak… 

Plantillekin jardun nahi dutenentzako, hemen dauzkazue inprimatzeko moduan:

LEGO symmetry cards

Mombricks.com helbidetik hartutako argazkia.

Bestela, librean ere jardun daiteke, 3 dimentsioak hartuko dituzte egitura simetriko konplexuagoak eratuz:

Egitura simetriko haundiak sortu daitezkela ahaztu gabe:

Umeen interesea piztuko dituzten gaiak ere har ditzakegu. Gurean kotxeen anagramekin bueltaka ari dira azken boladan, adibidez. Hauen simetria aztertzea ere interesgarria izan daiteke. 

Bloke geometrikoekin ahaztu naizela pentsatuko zuen bateren batek. Ez ba! Hemen non dauden! Aukera infinituak ematen dituzte hauek ere. 

Jolas moduko bat ere planteatu ahal  izango litzateke, geometria eta simetriaren ingurukoa. Txarteletan erronkak idatzi eta txartelokin ginkana estiloan edo antzarraren jolasean bezala jolastu ahal izango litzateke,  baina erronkei erantzunez. Hemen uzten dizkizuet inprimatzeko eredu batzuk:

Simetriarekin erronka-jolasa egiteko txartelak

Badaukazue nondik tiratu, ezta? Hasi, bada, simetriarekin jolasten!

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07