blogak

Matematiketan

Etxerako lanen eredu egokia

Etxerako lanen eredu egokia…nire ustez, noski! Gai honetan bete-betean egokitzen baita “zenbat buru, hainbat aburu” esaera! 

Aurten etxean izan dugu horren eredua gure seme ertainarekin. Dena izan dut gustuko; aurkezpena, bidalitako lanen zerrenda, zerrendaren aniztasuna…

Hasteko, egokia iruditzen zait jarduera ezberdinak nahastuta egotea: garaiarekin lotura duten gauzez idaztekoak, eskulanak egitekoak, etxekoekin egotekoak, matematika egitekoak… Matematikarekin zerikusia duten jardueretan fokoa jarriz gero, gainera, ikusten da jasota daudela matematika manipulatiboaren oinarrizko ideiak: Jolasak badaude eta egoera errealekin lotuta jarduten da etengabe. 

Gainera, hasierako esaldian ahalkera erabiltzeak, “ditzakegun” erabiltzean, alegia, nolabaiteko malgutasuna adierazten du. 

Orrian dioena hobeto irakurri ahal izango duzue beste argazki hauetan:

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07