blogak

Katebegia

Miren Larrion: “Gasteizek askotariko soziologia ezagutzeko parada eman dit”

Miren Larrion Ruiz de Gauna (Legazpi, Gipuzkoa, 1969). Ingeniaritzako irakaslea.  EH Bilduko politikaria da. Gasteizko Udalean zinegotzi eta eleduna. EAEko Legebiltzarkidea. Sortuko eta EHko Bilduko kidea.

Elkarrizketa  luze eta zabala egi diogu ARGIAn. Beti dago sartzen ez den hainbat atal, baita hasteko beste modu bat ere. Hauxe, adibidez.

Araba, Gasteiz eta Martxoak 3aren ekimenaren ildoan aipatuak.

Gipuzkoarra naiz jaiotzez. 18 urtera arte bertan ikasi nuen eta lanbidea berriz, Bilbon garatu izan nuen. Egun Gasteizen bizi den arabarra naiz, suerte onekoa naiz, Gasteizek askotariko soziologia ezagutzeko parada eman didalako. Arabarrok badugu suerte handia, Martxoak 3 ekimenak islatzen duena, langile klasea islatzen duena, jendarte gorriagoa izatearena.

1976ko martxoaren 3an  hainbat “iraultza” sortu zen eta horiek bizirik dira oraindik ere, polikiago, suabeagoa, baina handik abiatuta ari gara egun. Gipuzkoa edo Bizkaiko lurraldeetan ez bezala, arabar gehiengoa ez da euskalduna, baina gabezia horretatik beste gauza asko eraikitzeko kontzientzia garatu dugu, adibidez, euskara ikasi eta zabaltzea. Bizkaitarrei, adibidez, hori falta zaie. Alegia, dena ez da Goierri. Gu ez gara Gipuzkoa edota Bizkaiko Goierrin bizi, ez gara hango baldintzetan bizi. Horregatik, Euskal Herrian erakini nahi dugun nazionaren errelatoa, bai Goierritik bai Arabatik bai Bardeetatik bai beste euskal lurraldeetatik egin behar dugu.

 

Hegemoniaz bi hitz

EH Bilduren kultura politikoarekin bat nator, familia horretatik natorrelako, baina egiari zor, proiektua are gehiago irekitzea falta zaigu. Familia esan dut, eta horren izen-abizenak aipatu nahi ditut:

[Kataluniako] DUI delakoaren aldarrikapena izan zenean, Carlos Garaikoetxeak hitzaldi bat eman zuen Gasteizen.. Eusko Legebiltzarrean oinarriak jarri zituen lehendakariak herrien independentziarako bideez jardun zuen: Esloveniaz, Eslovakiaz… Hitzaldi berean Patxi Zabaleta zegoen. EH Bilduk daukan kapital politiko itzelaz ohartu nintzen.

EH Bilduk iraganaren kapitalak bildu behar ditu, eta harago joan, bildu eta zabaldu. Arnaldo Otegi buruan buru, bera zabaltasunaren bidegilea baita. Inork ez dio EH Bilduren iraganari uko egiten, eta orain 2011n eskatu zitzaiona betetzeko kapazak izan behar dugu, batzen gaituzten ezagugarrietan oinarri hartzen eraiki behar dugu gizarte hau.

EH Bilduk hegemonia politikoa lortu behar du, baina lehenbizi gizartearen hegemonia erdietsi behar dugu.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07