blogak

Jendartean

Irakasleak armairutik ateratzea, ikasleentzat mesedegarri

Norbere identitatea natural bizi eta ikusgarri egiteko beharretik harago, beste arrazoi inportante bat ere aipatzen dute ikastetxean armairutik ateratzea erabaki duten LGTB irakasleek: eskolako curriculumetan aniztasuna oraindik hain hutsala denean, erreferente bihurtzen dira bakarrik sentitu daitekeen LGTB ikaslearentzat eta oro har ikasle guztientzat, eta bullyinga murrizteko lagungarria da.

“Gure identitate sexuala ikusgarri egiteak lagundu egiten die ikasleei aniztasuna naturalizatzen eta norbera den moduan izateko askatasuna ematen”, dio horietako batek. LGTB ikasleentzat ispilu bihurtzen dira irakasle hauek, eta hainbeste ordu igarotzen dituzten eskolan idenfitifikatuta sentitzea, euren sexualitatea garatzeko eta espresatzeko garaian nolabait onartua sentitzea inportantea da.

Aldi berean, sinetsita daude errealitate hori natural eta ikusgarri egiteak lagundu dezakeela oraindik hain zabaldua dagoen bullying homofobiko, bifobo eta transfoboari aurre egiteko. Horregatik, irakasleengan jarri du fokua Espainiako LGTB Federazioaren azken kanpainak.

“Konfiantzazko pertsona hori izan nahi dut”

“Nerabea nintzenean, zeharo bakarrik eta galduta sentitu nintzen eta ez nintzen ezer esatera ausartu. Ez nuen erreferenterik, harekin hitz egiteko. Nik orain izan nahi dut erreferente hori, konfiantzazko pertsona hori, ikaslea hurbilduko zaiona zer gertatzen zaion kontatzera, aurrera egin ahal izateko”, dio Víctor García irakasle transexualak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07