blogak

Jendartean

Bai, jostailu-katalogo ez sexistak egin daitezke

Neskentzat panpinak, sukaldeak eta arrosa koloreko jostailuak; mutilentzat autoak, super-heroiak eta urdina. Hori da ohikoena Gabonetako jostailu-katalogoetan, baina ToyPlanetek genero rolak nahastea erabaki du aurtengo katalogoan: jendeak egindako presioak ahalbidetu du konpainiak kontzientzia hartzea, aitortu dutenez.

“2013an konturatzen hasi ginen zerbait egin behar genuela. Facebook eta Twitterren ditugun jarraitzaileek esaten ziguten katalogoko argazkietako batzuk sexistak zirela. Ez genuen kasu handirik egin, eta akatsa izan zen; hurrengo urteetan kexak areagotzen zirela ikusi genuenean, begiak ireki genituen”, diote.

Berdintasun bortxatua?

“Batzuek esan digute berdintasuna bortxatzen ari garela, neskak baino mutil gehiago jarri ditugulako panpinekin jolasten. Gure erantzuna sinplea da: gizartean oraindik beharrezkoak diren aldaketen aurrean, hobe pasatzea motz geratzea baino”. Pozik dago ToyPlanet, katalogoak sare sozialetan oso harrera ona izan duelako eta enpresaren irudia hobetu duelako; gainerako enpresak berdina egitera gonbidatu dituzte. Azken finean, jostailuek ez dute sexurik, ez generorik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07