blogak

Jendartean

Alaia, euskalduna eta musulmana

Guraso marokoarrak ditu Alaiak, baina Lazkaon jaioa da bera; 19 urte ditu, unibertsitateko ikaslea da eta berak erabakitzen duenean, buruko zapia edo hijaba janzten du. Pertsonaia indartsu honen bizipenak eta jasaten duen diskriminazioaren kontra naturaltasunez daraman borroka kontatzen du Alaia, euskalduna eta musulmana komikiak.

Diskotekan buruko zapiarekin sartzeko dituen arazoak, kuadrilarekin pisu bat alokairuan aurkitzeko edo lana bilatzeko jartzen dizkioten zailtasunak, lagunek Alaiaren identitate musulmanaz dituzten zalantzak, matxismoa edo terrorismoa dela-eta entzun behar izaten duen aurreiritzi sorta… ditu hizpide komikiak, eta horiei aurre egingo die Alaiak, batzuetan umoretsu, bestetan gogor eta tinko. Helburu bat du Alaiak, pertsona guztiak errespetuz tratatuak izan daitezela, kontuan hartu gabe zein den beraien jatorria, kultura, erlijioa, genero-identitatea edo dena delakoa.

Zas! Zurrumurruen aurkako sarearen ekimenetako bat da komikia, Sos Arrazakeriak aurkeztua eta Pernan Goñiren marrazkiez osatua. Zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipoen aurkako diskurtsoa zabaltzea da asmoa. “Zuk ere zurrumurru guztiak sinesten al dituzu?”; Durangoko Azokan aurkituko duzu liburuxka, Barrenkale 23n.

jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07