blogak

Inon izatekotan

Saizarbitoriaren ‘zaska’ Arambururi eta beste emozio batzuk

Jakin-minak eta aukerak eraman ninduten atzo arratsean Donostiako Lagun liburu-dendara, Ramon Saizarbitoriak eta Fernando Aramburuk, Donostia 2016k antolatuta eta Ignacio Latierro gidari zutela, izatekoa zuten solasaldia entzutera. Ez nuen bihotza bizkortu eta serieak egiten jartzeko inolako asmorik, baina aitortu behar dut une batzuetan sutan jarri nintzela barrutik.

Nire emozioei buruz hitz egin baino lehen, ordea, esan beharra daukat asko gustatu zitzaidala Saizarbitoriaren jarduna, eta, nire ustez behintzat, orain esaten den bezala, zaska edo belarrondoko —dialektiko— ederra eman ziola Arambururi, eta Aramburu erantzuteko argudiorik gabe geratu zela oro har, edozein ohol usteli heltzen dion naufrago baten antza hartuta.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07