blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Denboraldi hasera Erlon

2017/12/01
Aurtengo denboraldi hasera mundiala izan da. Azaruan oindiok negua urruti ikusten nuan, eta derrrrrepente kriston elurtia. Erlo bera ere txuri!!
Zapatuan goizian goizo esnau, armarixo, gela eta garaje artian sakabanatuta neukan materixala bildu eta gora!!! Esperantzia, aber txomingerorik ez dauan bidian, eta di-da ahalik eta goren ixotzerik daukadan kotxez...
Eta bai, ez nintzan kotxez allatzen lehena izan, baina inork enbarazurik egin gabe allatzeko aukera euki nuan, eta hori horrelako egun batian handixa da.


Madarixan kotxia aparkatzeko tokitxo bat ikusi nuan, eta bertan lagatzia erabaki naban, eta hortik gora eskixekin abantau. Ez nakixan goixan lekurik egongo zan aparkatzeko, eta ordurako nerbioso nenguan eskixak jartzeko irrikitan.
Karreteratik eskiatzen hasi nintzan. Behin errepidia lagata, kriston omenajia zauan Erloruntz.


Zumaia barrenian
Itsasua bertan ikustia, Sierra Nevadan eta Erlon bakarrik pasatzen dala munduan usten dot


Eztao hitzik, irudixek dana esaten dabe

Arnizkar topagunia egin genduan lekua. Humano putakumiak, Rio bihurtu aurretik, Elurra gora behera
 Eta bueltan  hauxe zan panoramia Madarixan. Wakaaaa, bai ederra!!!


Domeka goizian berriz ere gora! Zer hoberik. Domekan gainera, goizian laino itsasua zauan eta pasada bat geratu zan goiza

Laponia? Ez Madarixa!!

Muskurutxu!! eta laino itsasoa. Elgoibar tapatuta






Tarteka laino pixka bat ere sartzen zan, eta kolore are ederraguak geratzen ziran. A ze omenajia!!






Erlora ez da eskixekin juteko ibilbiderik aproposena, igoera eta jeitsiera asko dauzka, eta malda ez da handiegixa. Gainera, harri asko dago, eta eskixak markatzeko aukera asko. Halere, etxetik gertuen geratzen dan mendi altuena da. Tenporada bertan hastia ez ezik, elur hautsetan bira batzuk ematiak ez dauka preziorik!!!

Ondarza, gaur bai giro ederra eh? Hondartza ere daukazula ematen dau
Erdi presaka, nahiko goiz bajau bihar izan nintzan. Gorunzkuan ez nuan txomingerorik topatu, baina jeisterakuan... ufa, hori zan kaosa!! Euskaran eguna zanez, plazara garaiz allau nahi aurkezpenera, eta aurkezlia, Julen, erlon. Beheruntz ataskauta hau ere nere atzeko kotxian, jota nerbioso, eta parian erdi erdixan traban txomingero familixa bat.
Eztakit nola baina pasatzia lortu genduan, baina danak han lagata jun ginan beheruntz. OEOEOE

Elur panoramia ikusitxa, zeoze kenduko zuala pentsatu arren, astelehenian Javikin ixotzia pentsatu nuan lanetik urten ostian


Elurrez eskax, baina kriston gaba topatu genduan. Erlo tontorra in eta ilargixa Donostia atzetik urtetzen ikusi genduan. DEMASA!!!

Ilargi betia eta Donostiako argixak. Ez du bizitakuan justiziarik egiten, baina edarra ikusten da halere
Edarra denboraldi hasera!!! Eskerrik asko!!!

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07