blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Zer esan....





Hizkuntza komunikatzeko daukagun tresnarik garrantzitsuena dela esan genezake, orduan, gure komunikazioa kutsatua dagoela ondoriozta dezakegu. Hizkuntza, kutsatua daukagulako, diskriminatzailea eta sexista. Eta, honek zuzenean eragiten digu pertsona orori egunerokotasunean, esaten dugunak, esaten digutenak eta entzuten dugunak eragiten digulako, jokabide eta iritzietan. 
Guzti honegatik, garrantzitsua da erabiltzen ditugun hitzei eta zein kontestutan erabiltzen ditugun erreparatzea. 

Horretarako, aukeratu dudan gida, Euskararen erabilera ez sexista. Amelia Barquín. EMAKUNDE.2008. izan da. Lan hau, erabilgarria eta esanguratsua delako. Adibidez, "gizona" hitzaren erabileraren inguruan aditzen da eta bestalde, "neska" eta "emakume" hitzak nola irain moduan erabiliak izaten diren. Hainbat adibide garbiekin azaltzen du zergatik den gure hizkuntza, hau da, euskara, sexista, eta honi buelta eman ahal izateko alternatibak eskaini ere bai. 


Hemen, Amelia Barquínen hitzaldi bat gaiaren inguruan.




Bestalde, iazko lanetatik hauxe izan da aukeratu dudana. Gida, berdina aukeratzeaz gaina, bere iritzia argi azaldu duelako eta bideo interesgarriak erabili dituelako aukeratu dut.

Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak nire ustez, lehenengo erronka eta zaileena jendea ohartzea dela esango nuke. Behin hori lortu ezkero, erabiltzen ditugun hitzak eta esamoldeak aztertu eta ohiturak aldatzean jarri beharko genituzke indarrak. Ikastetxeek honetan pisu handia du eta ikas materiala berrikusteaz gain irakasleak formatzea ezinbestekoa.






Resultado de imagen de hizkuntza sexista




jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07