blogak

Hezkidetzan esku hartzen

TRATU ONAK SUSTATZEN


Ze zaila den norberarekin ona izatea. Epaiketak alde batera utzi eta barneko epaileari agur esatea. Egiten dugun, janzten dugun, esaten dugun, sentitzen dugun edo ditugun nahiak ez juzgatzea ez da lan erraza jendarte honetako gizabanako bazara; gutxiago emakumea izanez gero.

Gure gorputza den modukoa onartu eta hori maitatzea ere ez da lan erraza. Albokoari begiratu eta hark duena gurea baino ederrago, garestiago edo hobeago izango bailitzan.

Ez da erraza norberaren burua ondo tratatzea, ezta ere ingurukoak edo maite dugun hori. Epaiketak albo batera utzita, ez da erraza egunero bidaltzen eta kontsumitzen ditugun bizitza mota, harremantzeko era edo maitatzeko moduak direla eta.

Baina ohituta gauden tratu hauek alboratu eta alternatibak baditugu. Bai gure buruan maitatzeko, ingurukoekin harreman osasuntsuak eraikitzeko eta maitasun erromantikoari behin betiko agur esateko. Hortaz, gure erantzukizuna  ere bada, tratu onen epidemia goxo hau hedatzea.








Egun gure inguruan eta/edo hezkuntzan tratu onak lantzeko erronkak hauek direla sumatzen ditut:

  • ·    Tratu onak kontzeptua ezagutaraztea eta gure egunerokotasunean erabiltzen dugun hiztegian, imajinerioan, normalizatzea.
  • ·      Maitasun tradizionalarekin, hots erromantikoarekin amaitu eta maitatzeko era berriak zabaltzea.
  • ·         Curriculumean tratu onen agerpena sustatzea.
  • ·         Parekidetasunetik sortutako harremanak eraikitzea.
  • ·       Jendarte hetero-normatiboan oinarritutako estereotipoen sortutako segurtasun eza eta autoestimua desagertzea.
  • ·         Auto-irudia eta auto-maitasuna sustatzea.





Beldur Barik-en web orrian aurki ditzakegu bi bideo labur hauek. Bertan, tratu onen inguruko hausnarketara bideratzen gaituzten gaiak jorratzen dira. Beste perspektiba bat eskaini ahal dizkie gure gazteei. Interesgarria eta baliagarria.



Era berean, dagoeneko esku artean izan dugun gidarekin ere topo egin dut. Bertan laburbiltzen diren ideia eta mezuak oso lagungarriak dira.




jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07