blogak

Hezkidetzan esku hartzen

SEXISMOA HIZKUNTZAN


Gure gizartean berdintasunaren bidean nabarmen aurrera egin dugun arren, kultura sexista eta androzentrista batean hezi eta bizi gara, eta errealitate hori isladatzen dugu hizkuntzaren erabileran. Euskarak, “genero gabeko” hizkuntza izanda, erabilera sexistarik sortzerik ote duen eztabaidatu da sarritan. Ezbairik gabea da erantzuna: bai! Hartara, oraindik ere, asko daukagu egiteko hizkuntzaren erabileran sexismoa eta androzentrismoa saihesteko.
Jarraian, Amelia Barquínek idatzitako eta Emakundek 2008an argitaratutako Euskararen erabilera ez sexista izeneko gida oinarri hartuta*, generoari dagokionez euskararen erabileran egon daitezkeen arazoak tratatzeko proposamenak egiten dira:

Hitanoa: Erreatzeari utzi iezaiok EZ - Erreatzeari utzi BAI.
Gizon generikoa: Gizon EZ – gizaki, pertsona BAI.

Giz- erroa: Gizarte, izadia, gizabidea, gizabidetsua, gizalegea, gizabanakoa... EZ – Alternatibak: “pertsona”, “laguna”, “jendakia”; “jendartea” edo “sozietatea”, “gizon-emakumeak”; “belaunaldia”; “jendetasuna”...
Gizona hitz elkartuetan: enpresa-gizonak EZ - enpresa-jendea BAI.
Generodun hitzak: Zenbat seme dituzu? EZ - Zenbat seme-alaba / ume dituzu? BAI.
Jausi semantikoa: Gelako haurrek ere portaera hori daukate askotan neskekiko Ez - Gelako mutilek ere portaera hori daukate askotan neskekiko BAI.
Androzentrismoa: Frantziar iraultzaren ondorioz sufragio unibertsala ezarri zen EZ - Frantziar iraultzaren ondorioz gizon guztientzako sufragioa ezarri zen BAI.
Atsotitzak: “Ahuntzak jaten den mahastia eta andreak agintzen duen etxea, antzeko” EZ.
Asimetria: Erakusketan Rodinen bi eskultura eta bere maitalea Camille Claudelen eskultura bat ikusi ahal izango dira EZ - Rodinen bi eskultura eta Camille Claudelen eskultura bat BAI

UFFFA!!! Badago oraindik zer aldatu!!
*Erreferentzia:

Iazko posten artean Artaldetik At!-ena aukeratu dut. Bi arrazoi medio:
1) Erreferentziatu zuen Gaztezulo aldizkariko artikulua interesgarria iruditu zaidalako: “Euskara, sexista ote?”.
2) Txertatu zuen Maialen Lunjanbioren bertso ederra.


GOMENDIOAK:

1. Bideoa.
Eta eztabaida sakonerako bideoa. Hizkuntza sexistaren aurrean RAE-ren erresistentziaren islada. Zergatik ez dira sexismoa ezabatzeko aldaketa linguistikoak azkarrago gauzatzen. Akademiaren argudioak: 
Puértolas, Soledad: “¿Sexismo en el lenguaje?”




2. Bideoa.
Aurrekoari erantzuna.  
Mercedes Bengoechea: "La RAE y el lenguaje no sexista"





jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07