blogak

Hezkidetzan esku hartzen

SAREEN SAREAN IGERIAN

Nire etxean berandu sartu ziren ordenagailua  eta Interneta, mugikorra nire eskuetara iristeko nerabezaroan ongi sartuak egongo ginen.  Dena den, ez dut hauek eskuratu baino lehenago euren beharra  sumatu nuen sentsaziorik. Apurka apurka, geroz eta teknologiaren eskaera handiagoa nuen, bai eskolan, eta bai gizartean; urteen joanean,  eskaera hori areagotuz joan da eta gaur egun eguneroko tresna bilakatu zaizkit ordenagailua, Interneta eta mugikorra.   Horiekin batera, sare sozialak ere etxekotu ditut.

Sare sozialei dagokienez, gauza orok bezala,  alde onak eta txarrak dituela deritzot. Informazio kantitate handia mugitzen da horietan, eta zirkulazio horretan bagabiltza filtroak beharrezko ditugula deritzot. Zer den jasotzeko modukoa eta zer ez bereizteko gai izan behar dugu,  begitik sartzen zaiguna  sailkatu egin behar dugu bai edo bai.

Sailkapen hori egiteko gai bagara, prest egongo gara tentuz sare sozialetan nabigatzeko. Gure iritziak eman, gauza interesgarriak konpartitu… modu honek interes bereko pertsonekin elkarrekintzan asko ikasteko aukera  eskaintzen du.

Dena den, sare sozialekiko dagoen dependentzia ere ez dut gogoko. Nire aburuz, bataz beste, ordu kopuru handiegia eskaintzen zaio gaur egun teknologiari. RTVE-k 2016ko azaroan argitaratu zuenez gazteek egunean 4—5 ordu igarotzen dituzte mugikor edo tableten aurrean.  Hori horrela kudeaketan arazoa dugula esango nuke. 

Sare Sozialen erabilerak helburuen arabera izango da egokia. Lanerako edo ikasketarako bada, onartzen dut ordu kopuru handia hor igerian igarotzea. Baina aisialdi hutserako baldin bada, ez  nuke onartuko hainbeste ordu pantaila aurrean gastatzerik.


Nire aburuz, kontzienteki gara erabilera okerra eta egokia bereizteko. Baina, ondoren, guztiok gaude sareen sarean harrapatuta. Hau horrela izanik, kontzientzia hori ez dezagula bederen inoiz galdu eta gure inguruko egoera ez dadila ondorengo argazkikoa bezalakoa bilakatu! 

Ongi segi!

jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07