blogak

Hezkidetzan esku hartzen

SARE SOZIALEN ERABILERA

Sare sozialen gaia azken urteotan gero eta zabalduago dagoen zerbait da. Urteak aurrera egin ahala, gero eta gehiago dira inguratzen gaituzten sareak eta onerako edo txarrerako, asko dira egunean zehar hauetan murgildurik ematen ditugun orduak.

Ni neuk esan beharra daukat, nolabait ere hauei lotuta edo hauen menpe bizi naizela sentitzen dudala. Gaur egungo mugikorretan pantaila piztu orduko sare sozialak bertan izateak, uneoro hauek erabiltzera bultzatzen gaituztela iruditzen zait. Momentuan, gehien erabiltzen ditudanak, WhatsApp, Instagram, Facebook eta YouTube dira eta orain ikastaroari esker aspaldiko partez Twitter erabiltzeari ere ekin diot. Azken hau, aspaldian alde batera utzita nuen arren, berriro erabiltzen hastean, honen baliagarritasunaz ohartu naiz, bertan hainbat gauzez jabetzeko aukera dagoela behaturik.

Izugarriak dira sare sozialek ematen dizkiguten abantailak. Hala nola, munduko gertaeren berri minutu gutxiren barruan helaraztea, edota gugandik urruti dauden senideekiko aldiuneko komunikazioa ahalbideratzea. Zer gertatuko litzaiguke ordea, bat batean sare hauek betirako desagertuko balira?

Egunerokotasunean gauzak asko errazten dizkiguten arren, egia da, sare sozial hauek behar bezala erabiltzen ikastea ezinbestekoa dela. Izan ere, gure eskura baliabide ugari dugun arren, askotan hauen erabilera txarraren ondorioz arazoak suerta daitezke. Horregatik, hezitzaile garen aldetik, guk geuk hauek ondo erabiltzeaz gain, gure ingurukoei hauen erabilera egokiaz helaraztea garrantzitsua izango dela uste dut. Batez ere, hezitzaileontzat, informazio iturri bezala erabiltzeko oso baliagarriak izango dira, bai eta gure ekarpenak besteekin partekatzeko ere, pixkanaka guztion artean gauza berriak eraiki ahal izateko.


Ziberaktibismo hezkidetzailearen garrantziari dagokionez, argi dago gure sareetan aipatzen eta partekatzen ditugun gauzak hezkidetzaileak izan behar dutela, bai eta gizarteari hontaz jabetzen lagundu behar diogula ere. Modu honetara partekatuz eraikitzeko aukera paregabea izango dugu. Beraz, ekin diezaiogun lanari!




jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07