blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Pixkanaka, bagoaz...


Aste honetako irakurgaietan ikusi dugun moduan, badira hainbat eta hainbat emakume historian zehar sekulako ekarpenak egin dizkiotenak munduari. Matematika, filosofia, medikuntza, zientzia, teknologia, biologia...arlo eta gai ezberdinetan.
Patriarkatuak ordea, lan bikaina egin izan du eta egiten jarraitzen du, geure ekarpenak  ezkutatuz eta ezinkusiarena eginez.
Emakumeok, Gema Lasaren ikertetan ikusi dugun moduan, eleberrietan ere modu ezberdinean islatuak gara gaur egun. Askeagoak, aktiboagoak,baina geure kideak modu berean al dauzkagu alboan?
Geroz eta gehiago entzuten dugu gizontasun eredua koloka jartzen ari dela, maskulinitate berriak sortzen, gizon taldeak egituratzen....Beharrezko ikusten dut, borroka elkarrekin egin behar badugu, denok saiatu beharko garelako gauden lekutik mugitzen, leku ezberdinetatik leku berdinetara, beraz, ba al zatozte "askeagoak" izateko biderantz??

Lehengo urteko argitalpenak irakurriz, Artaldetik ATek idatzitako honekin gelditzen naiz.Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika eta Topologia saileko irakaslea den Marta Mancho aurkeztu zigulako. Ez nuen ezagutzen eta bere blogga, benetan interesgarria iruditu zaidalako.

Aurrera jarraituz, Euskal Herriko emakume sortzaile bat aukeratzekotan, zalantzarik gabe Maialen Lujanbio aukeratuko nuke.

Berak, emakumea eta bertsolaritzak izandako bilakaera guztiz islatzen duela iruditzen zaidalako. Emakume bertsolariak plazetara irtetearen lorpena, lehenengo txapela lortzearen lorpena, eta taula gainera gizarte feminista berriari interesatzen zaizkigun eta beharrezkotzat dauzkagun gaiak eramatearen lana. Aniztasuna, heteroarauaren haustura, arrazakeriari aurre egitea, sexu asakapena, emakumeon historia, gaur egun garena eta izan garena...eskulako profesionaltasunez lantzen eta kantatzen dizkigulako.

Amaitzeko, orain arte egindako lanetan aipatu bezala, erronkak asko direla esan nahiko nuke. Bagoaz informazioa biltzen, genealogia feminista biltzen, eta noski honek erramientak ematen dizkigu emakumeon lana ikustarazteko. Baina oraindik asko dago bilatzeko eta ikasteko. Errefereteak transmititzeko, geu ere erreferente izan beharko gara, eta hortarako segurtasunaren bila jarraitu behar dugu.





jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07