blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Olatuz olatu, zipriztindu ikastetxeak!

Feminismoaren inguruan irakurtzen eta behatzen igaro dugun aste honetan, uste nuena baino jende gehiagok gaiarekiko duen ez jakintasunaz ohartu naiz.
Guztiok izan behar genuke feminista (Ngozi Adichie)
Egun indarrean dagoen gizarte-sistema, patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Hau da, ez du eremu edo arlo bakar batetik eragin nahi. Izan ere, gizarte sistema bat eraldatzea helburu izanik garrantzitsua da sistema osoan eragitea. Bere helburua,  emakume eta gizonen arteko aukera parekidetasuna lortzea da. Hau da, anitzak eta egoera anitzak ditugula onartzea eta hortik abiatzen da egin beharreko bidea. Norberak dituen behar izanei erantzuteko aukera ematen digu feminismoak. Indarrean den sistema suntsitzeaz haratago, feminismoak sistema berri bat  eraikitzeko bidean egiten du lan.  


<<Nola antolatuko dugu estatu feminista? Nola antolatuko dugu espazioa? Zein finantza sistema ezarriko dugu? Zer egingo dugu produkzioarekin eta erreprodukzioarekin? Emakumeek humanitatea produzitzen dugu, baina nork egiten du lan erreproduktiboa? Zer izango da normala izatea, eta zer anormala? Zer da langile izatea? Zer eskatuko da lehendakari izateko?... Hori guztia feminismotik erantzutea eta praktikatzea da estatugintza feminista egitea»
Jule Goikoetxea.

FEMINISMOAK.jpgBatzuei olaturik iritsi ez bazaie ere, zipriztinak eta lehertzen diren olatuen oihartzunak iristen hasi zaizkie. Olatuz olatuz zabaltzen goaz feminismoaren itsasoa. Geroz eta indartsuagoak dira sistema patriarkalaren arroken kontra jotzen duten olatuak. Ideia horretatik abiatuta idatzi dudan poema uzten dizuet jarraian:
Aurreko ikasturteetako olatu artean igeri nenbilela, Maribi Fernandezen olatu indartsuarekin egin dut topo. Post hau hautatu dut, bereziki ikastetxean landu beharko genituzkeen arlo ugari aipatzen dituelako eta guri, bi hautatzeko soilik eskatu zaigunez, egokia iruditzen zait bertako erronkekin osatzea nireak.
Feminismoaren itsaso zabalean, ez da erraza gure ikastetxera sartzeko bi olatu soilik hautatzea. Gai zabalak eta egunerokotasunean jorratzeko modukoak iruditzen baitzaizkit asko. Ikastetxe hezkidetzaileak eraikitzea helburu badugu, dagoeneko behin baino gehiagotan errepikatu dugun moduan, zehar lerro gisa feminismoak aztergai eta erronka gisa planteatu dituen gaiak curriculum ezkutuaren parte behar lukete. Baina, oinak errealitatean jarriz. Nik ondorengo bi gaiak hautatuko nituzke:
Mikromatxismoak detektatzen hastea. Oso garrantzitsua iruditzen zait, gai hau ikasleekin lantzea. Gizarte patriarkalaren eraginez, oso barneratuak diren jarrera hauek txiki txikitatik lantzea funtsezkoa iruditzen zait. Izan ere , hain barneratuak ditugunez askotan ez gara ohartu ere egiten.
Identitate ezberdin eta anitzak ezagutu eta errespetatzea. Sexu-genero sistema dikotomikoak proposatzen dizkigun identitateetara mugatu gabe. Identitate anitzen ereduak eman behar dizkiegu, aniztasuna aberastasun gisara ikusi dezaten eta errespetatzen ikasi dezaten. Era berean, ikasgeletan  sexismoa, homofobia, lesbofobia eta transfobia,bezalako jarrera diskriminatzaileei aurre eginez.
Feminista bakarra hautatzea ez da lan erraza nik Josebe Iturrioz “Itu” ekarriko dut hona. Gerora, komunikabideetako debate saioetan edota gazteentzako saioetan ezaguna egin bada ere.  Gogoan dut 14 urte inguru nituela institutuan eman zigun formazio edo hitzaldi saio bat. Feminismoarekin izan nuen lehen kontaktua izan zela esan daiteke eta berak kontatu eta azaldutakoari, buelta ugari eman dizkiot orduz geroztik. Patriarkatuaren aliatu diren egungo komunikabideetan trasfeminismoa bezalako gaiei lekua egiten, ahotsa jartzen, azaltzen lan ugari egin duela esango nuke. Besteak beste merezi du, Zertan datza transfeminismo izeneko horrek? hitzaldiaren bideoa ikusteak .



“Hipokresia handia dago; izan ere gizarteak berak ekoizten du banaketa hori eta gero salatu egiten du gizarteak ekoiztutako hori, bortxaketak edo erailketak, beste batzuen artean. Gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen ez naturak” Josebe Iturrioz





Jarrai dezagun ikastetxeak feminismoaz zipriztintzen!

jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07