blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Nolakoa gizartea, halakoa hizkuntza



Hona hemen asmakizun bat, gure garuna desblokeatzen hasteko ariketa gisa:

Aita-semeak kotxean zihoazen etxerako bidean eta bat-batean istripua izan zuten. Anbulantzia banatan sartu zituzten biak elkarrengandik banatuz, semea lehenengoan joan zen larriago zegoelako.
Ospitalean semeari premiazko ebakuntza egin behar ziotela erabaki zuten eta kirofanora eraman zuten ziztu bizian. Zirujaua bertan sartu eta ohean zegoena ikustean esan zuen: “Ezin diot ebakuntza egin. Hor etzanda dagoena nire semea da!”.
Zer gertatzen da hemen?

Kike Amonarrizek sexismoaren zalantza argitzeko asmoarekin 2013. urtean Zarautzen asmakizun hau erabili zuen. Bideo honetan ikus dezakezue jendearen erreakzioa zein izan zen erantzuna jakiterakoan.


Hizkuntza gure artean komunikatzeko erabiltzen dugun tresna da. Baina erabiltzen ditugun hitzen, soinuen edota irudien arabera, heltzen zaigun informazioa distortsionatuta egon daiteke. Izan ere, erabiltzaileok ideologia bat dugu eta sistema heteropatriarkal batean bizi gara. Horregatik, bai androzentrismoa eta baita sexismoaere gure komunikatzeko eran ageri dira. Gizonek egin, bizi edo sentitu izan dutena orokortzat hartzen da. Emakumeoi adingabekoen modura tratatzen gaituzte; tabernako barran lan egiten dugunean eta baita eraso sexista bat jasan ondoren izandako epaiketan ere.
Pertsonen sexu edota generoaren arabera, estereotipoak erreproduzitzen dituzten ezaugarri eta balorazio ezberdinak erabiltzen ditugu. Honetaz gain, “genero kutsaduragatik” itxuraz “neutro” diren esaldi edo hitz batzuen atzean emakume edo gizon bati asoziatutako irudi bat agertzen zaigu, nahiz eta mezuan esplizituki ez adierazi.
Zer esanik ez txiste, broma edo, orokorrean, umoreari buruz… Sexismo, matxismo eta misoginiaren manifestazio hutsak dira. Egia da gehienetan kontzientziarik gabe erabiltzen direla, baina erreproduzitzen dutena ohartzera ematen duzunean honako hauek entzun behar izaten ditugu: “benga, broma bat da”, “ez duzu umore-senarik”, “jesous zelan jartzen zaren”, e.a., e.a., e.a. Ez dira konturatzen denok ez badugula barre egiten, agian ez dela txiste bat… Eta hau guztia, genero gramatikala duten hizkuntzetan eta ez dutenetan gertatzen da.

Hona hemen Uxue Alberdi bertsolariari egindako elkarrizketa oso interesgarri bat hizkuntza (ez) sexistaren inguruan.



Euskara Hiztegia publikatu zuen Ibon Sarasolak dioen moduan, “gizartea matxista bada, hizkuntza matxista izango da eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntzaren erabilera ere aldatzen joango da”.



Hauxe da hizkuntza hezkidetzaile edo ez sexistaren inguruan egindako posterra:


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratu beharko banu, Amaia Chuecarena izango litzateke. Ematen dituen adibide ugarien artean, “Yes we fuck!” dokumentalaren inguruan hausnartzen duenarekin geratzen naiz, askotan entzun behar izaten dugun “ezgaitasun” hori zeri egiten dion erreferentzia birpentsatu beharko genukeelako…


Hizkuntza ez sexista gida bat aukeratzekotan, 
u eta gomendatu eremu hezitzailean landu beharreko lehentasunezko 2 alderdi.



Nire ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak nagusia edo gakoa mentalitate aldaketa da, garrantzia eman behar diogu hizkuntzari eta beraren erabilerari, jakin behar dugu zer errepresentatzen duen eta zelan eragiten digun... Hortik abiatuta, bide luzetxo bat daukagu oraindik...

Nahiz eta hausnarketan ez aipatu, eta Amaia Chuecak dioen moduan, kontuan hartu bear da hedabideek duten ardura. Gai honen inguruan, baliabide bat gomendatu nahiko nuke; Euskal Herriko Bilgune Feministaren "Estilo liburua", indarkeria kasuak komunikabideetan nola landu gomendatzen duten puntuak jasotzen dituen lana.



Azkenik, aspaldi aipatu gabe dudan Irantzu Varelaren bideo batzuekin agurtuko natzaizue... Umoreaz baliatuz gauza asko lortu ditzakegu eta!







jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07