blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Matxismoa hemendik at!


Indarkeria matxista: gizonezkoek bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen duten indarkeria da. Arriskuan daude emakumeak eta baita maskulinitate hegemonikotik ateratzen diren gizonezkoak ere.
Indarkeria matxistaren barne daude indarkeriaren manifestazio guztiak: sotilak(hizkera sexista, mikromatxismoak, txiste matxistak, publizitate sexista) eta esplizituak (mespretxuak, umiliazioak, xantaia emozionala).




Mugimendu feminista izan da arazo hau bistarazi eta salatu duena. Indarkeria matxista jendarte osoarena da, arazo politikoa da. Horregatik begirada zabaldu behar dugu eta gizonengan arreta jarri behar dugu. Gizonezkoek ere borrokatzea lortu behar dugu.

Indarkeria matxistarekin bukatzeko bi estrategia aurkezten dira:
1. Maskulinitate berriak eraiki: Gaur egun badaude maskulinitatea eztabaidan jartzen duten taldeak,baina ez da lan erraza. June Fernandezen hitzetan "gizon batzuk emozioak adierazteko, umeak zaintzeko edota sexualitate desberdina esploratzeko prest daude baina ez estatusa, ospea, boterea...uzteko prest. Egia esan gizonek boterea galdu behar dute sexismoak eragindako desorekarekin bukatzeko". Honetarako gizon taldeek mugimendu feministarekin bat egitea ezinbestekoa dela esaten du Federico Abreu Silveirak.




2.Autodefentsa feminista sustatu: emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da. Bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen dira. Hortaz aparte, beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu edota erasoak identifikatzen ikasten da.



Maialen Lujanbiokesandakoarekin bat nator: "Jo duten emakumeari, berari jartzen dio bizkartzaina gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari jartzen diote araua gurasoek. Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik". Zergatik bakarrik emakumeari esaten zaizkio holakoak? Noiz gizonezkoari? "Lehenengo puntua, ez inor bortxatu, bigarren puntua, bortxatzeko gogoa badut lagunari esango diot etxera eraman nazala..." azaltzen du Ohiana Etxebarrietak.


 Bertsolarien artean bideoak ikusten gure ikastaroarekin bat datorren haugustatu zait. Ikasturtean zehar ikasitako kontzeptu asko bertso bidez adierazita daude. Benetan ederra!
Iazko ikastarokideen postak irakurriz, Ane Zurutuzaren hauaukeratu dut, material aproposa elkarbanatzen baitu guztiokin.
Ikasleekin lantzeko indarkeria matxistaren aurkako leloa sortu dut eta bertan emakumezkoen baina baita gizonezkoen rola azpimarratu nahi izan dut, izan ere, ikasgaian ikusi dugunez ez da bakarrik emakumeek borrokatu behar duten zerbait.

 Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko arrazoiak hauexek dira:
* Pertsona libreak heztu, beldurrik gabe bizitzen lortzen dutenak.
*Errespetuzko jarrerak bultzatu
*Maskulinitate berriak gizarte heteropatriarkalarekin amaitzeko tresna bat izanik, gizarte hezkidetzailea lortzen lagunduko du.
*Maitasun erromantikoarekin amaitu pertsona bakoitza libre izan daiten nor eta zelan maitatu.



Azkenik, maitasun erromantikoaren inguruko bideo hau gustatu zait. Neskak ederto asko azaltzen du zer den eta zelan sentitzen garen horrelako maitasun batekin.



jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07