blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Izenak duenak, izana dauka



Esaldi honetan laburbilduko nuke aste honetan lantzen ari garen gaia. Izan ere, hizkuntza bat sexista izan daiteke (bere idatzizko gramatika arau multzoa honela jasoa badago) baina, berez sexista ez den hizkuntza bat sexista bihur daiteke erabileragatik. Eta erabilera desegoki honek, hizkuntzaren gramatizazio sexista batera eraman gaitzake.  Beraz, izena duenak izana dauka, hitzek zentzua ematen diote errealitateari, eta inguruari buruz esaten denak bihurtzen du ingurua dena. 
Honek barne hartzen dituelarik: jeneralizazioak (pertsonak-gizonak, gizartea-jendartea, andereƱo-irakasle...), ezkutatzeak (aipatzen ez dena ez da esistitzen), apropiazioak (Frantziako iraultza garaiko lorpen handiena sufragio unibertsala izan zen...unibertsala? zein unibertso? zein jendarterentzat? gainontzekoak ez dira jende?...). Guzti hauei izena kenduaz, aipatuak izatearen aukera kenduaz, izana ukatzen baitiegu.

Lehengo urteko idatzietako bat aukeratzekotan, Artaldetik ATek eginiko hau aukeratzen dut. Bere diskurtsoarekin bat natorrelako, baina bereziki lehengo urteko bertso irabazlea berriz ere nirera ekarri didalako eta ez naizelako sekula aspertzen bertsolari handi honen hitzez:
 "beti ez du goitik behera egiten
tranmisioaren trentzak.
Guk behetik gora
ikasi dugu
ta zabaldu
muga ertzak." 

Maialen Lujanbio, 2017ko Bertso final nagusia.

Aurkeztu dizkiguzuen hizkuntza ez sexistarako gida guztien artean Emakundek 1988an ateratako Hizkuntza, hitzak baino gehiago gida aukeratu dut. Txundituta utzi bainau zein garaitan egina dagoen ikusteak. Batetik ez dira horren beste urte igaro, baina ni jaio baino 2 urte lehenagokoa dela kontuan izanik, asko harritu nau. Bertan agertzen diren adibide eta proposamenak, gaur egun guztiz aplikagarriak direla konturatu bainaiz, beraz, oraindik zenbat ez dugun lortu....
2018an gaudela kontuan izanik, lehentasunezko bi alderdi hauek ikusten ditut:
-Behingoz orokortzeekin amaitzea. Irudiak aldatu testuliburu edota hormetan: emakumezko medikuak, suhiltzaile emakumezkoak, igeltxero emakumeak, gizonezko garbitzaileak, zahar-zaintzaile gizonezkoak...
-Mari hitzarekin sortutako hitz konposatuak ezabatu. Oraindik ere askotan entzun beharra izaten baitugu ikastetxeetan: zein marisorgina zaren, marizikin, marimaistra.... goraipatu dezagun Mari, guztion sorgin, guztion amalur. 


Inguruan ditugun erronkak oraingoan ere asko direla iruditzen zait. Bagoaz gauza batzuk aldatzen, baina esan bezala, Emakundek eginiko gida 1988koa dela kontuan izanik...
-Aukera anitzak eskaini
-Hizkuntzan txertatu ikusgarria izatea nahi dugun hori
-Inguruko irakasleek hizkuntzaren erabilera sexista dutenean, gustoko ez dugula adierazi eta gaizki egina dagoela firmeki jakinarazi
-Erabiltzen dugun hizkuntzaz gehiago pentsatu eta jakin, aldaketa sakonagoa izan dadin
-Ez galdu begirada hezkidetzailea

Amaitzeko, Barbhijaputaren testu honekin uzten zaituztet.Bertan aipatzen diren RAEko adibide askorekin argi gelditzen baita hizkuntza bat sexista izan daitekeela, hizkuntza horren araudiaz eta jasotzeaz arduratzen direnak sexista eta matxistak badira:
https://www.eldiario.es/barbijaputa/barbijaputa-rae-lenguaje_inclusivo_6_840325983.html


jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07