blogak

Hezkidetzan esku hartzen

IZAN GAITEZEN INDARKERIA MATXISTAREN ARERIO!



Aspaldiko garaietatik, zoritxarrez, indarkeria matxista gure inguruan oso presente egon den gai bat da. Aurrez aipaturiko indarkeria hori, gizonek gizartean duten nagusitasun horretaz baliatuz, izaten dituzten emakumeenganako erasoak hartzen ditu bere barne. Eraso guztiak, ordea, ez dira beti esplizituak izaten; asko oharkabean pasatzen baitira (mikromatxismoak, kasu).


Aurreko edizioko Ane Lenizen sarrera uzten dizuet hementxe, Ernaik sorturiko mikromatxismoen inguruko bideo batzuk partekatu baitzituen gainerako ikaskideekin. Oso interesgarriak suerta daitezke ikasleekin landu ahal izateko; baita, askotan nabari ez ditugun edota normaltzat hartzen ditugun matxismo sutil horiek bistaratu ahal izateko.
Gaur egunean, harro esan dezakegu geroz eta jende gehiagok egiten diela aurre honelako egoerei, indarkeriaren zantzuak ageri dituzten ekintzak irmoki gaitzetsiz. Talde feministak lan handia egiten ari dira honen harira, emakumeok ditugun eskubideak bistaratu eta patriarkatuari aurre egin diezaiogun, indarkeria matxista zapaltzeko asmoz.

Amorrua ematen du, ordea, matxismoaren ondorioz sorturiko eta gizonek aurrera eramaten duten indarkeria mota honekin amaitzeko, emakumeei eskatzen zaiela esku har dezaten. Zergatik ibili behar dute emakumeek kontuz ibiltzeko? Zergatik ez zaie gizonei eskatzen emakumeak errespetuz tratatzeko?


Indarkeria matxistari aurre egiteko, maskulinitate berriak sortzea eta autodefentsa feminista sustatzea oso baliagarriak izan daitezkeela aipatu dugu. Bi ideia hauetatik, abiatuz, ikasleekinhonen inguruko lanketa aurrera eramatea ezinbestekoa litzateke. Honako hau egunerokotasunean transmititu beharko lirateke, pertsona guztien arteko errespetua bermatzeko, gizonek duten gehiegizko garrantzi hori alde batera uzteko eta emakumeen autoestimua eta autokonfiantza sustatzeko asmoz.

Sarean zehar begira ibili ostean, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako geletan landu ahal izateko “bortizkeria matxistaren aurkako hezkuntza proposamenak” aurkitu ditut. Hementxe uzten dizuet, ea baliagarriak suertatzen zaizkizuen.


Amaitzeko, hurrengo lerroetan gure eskoletan eta jendartean landu beharreko erronka garrantzitsu batzuk bildu ditut:

- Matxismoa eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera bultzatu.
- Eskola komunitatearen ahalduntzea eta sentsibilizazioa.
- Indarkeria matxista identifikatu eta horri aurre egiteko baliabideak eskaintzea.
- Mikromatxismoen identifikazioan zentratu eta berau salatu.
- Maskulinitate eredu berriak eta autodefentsa feminista landu.
- Indarkeria matxista jendarte osoaren arazoa dela ulertarazi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07