blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Indarkeria matxistak gainditzen



Txikitatik transmititzen digute kontuz ibili behar dugula, gure janzkerak eta jokaerak zaindu behar ditugula: “Badaezpada”.  Beldurra sartu digute gorputzean. Azken astean, hainbat emakumeren testigantzatan irakurri dut zelako teknikak erabiltzen dituzten etxerako bidean, “badaezpada”, norbaitek erasotzekotan, defendatzeko. Eta, tristea bada ere,  egoera horiekin guztiekin sentitu naiz identifikatuta. Nik ere giltzak hartu izan ditut eskutan, nik ere mugikorretik hitz egitearen plantak egin ditut, nik ere 112 markatuta eduki dut mugikorrean prest, ni ere korrika hasi naiz nire atzetik tipo bat zetorrelako. Badaezpada. Ni ere negarrez hasi naiz etxeko atea zarratu eta behin barruan babestuta sentitu naizelako.

Baina norengandik babestu behar dugu? Zergatik, erosotuak gu izan arren, guk egiten ditugunak dira zalantzan jartzen direnak?

Indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta emakumeengan jarri izan da. Baina heldu da begirada zabaltzeko eta arreta gizonengan jartzeko sasoia. Eta guzti hori burutzeko, eremu hezitzaileetako agenteen inplikazioa ezinbestekoa da. Hona hemen adibide bat, nola eraldatu “Txano gorritsuren ipuina” eta gure aliatua egin.


Hona hemen, ikasleekin indarkeria matxista, eta zergatik ez, autodefentsa feminista lantzeko baliabide bat. 
Lelo honetatik abiatuz, txikitatik ikasi ditugun ipuinen aurrean kritikotasuna landu eta istorioaren bukaera desberdinak sortu ditzakegu. Eta era berean, prozesu horren bidez autodefentsarako baliabideak garatuz eta emakumezko ikasleak ahaldunduz. 

Leloaren asken ukituekin  nenbilela, sarean sartu naiz idien bila eta tatxan! Antzerako beste bat aurkitu dut. Hala bazan edo ez bazan... Aldatu behar zan!!!


Pasadan urteko ekarpenetatik, Amaia Chuecaren “Erantzukizuna 'bandoz' aldatzeko garaia da" izenekoa . Bertan material interesgarri pila bat konpartitzen du. Benetan, merezi du klik egitea eta agertzen diren bideoren bat ikustea.

Eta bukatzeko Amiak aipatutako talde baten abesti pare bat berreskuratzea gustatuko litzaidake. Espero zuon gustukoak izatea.







jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07