blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HIZKUNTZA SEXISTATIK EZ-SEXISTARAKO BIDEAN


Pasa den urteko Irati Mendiguren Cosgayaren honako pasartea hautatuko nuke. Izan ere, hizkuntza ez sexistaren garapen zoragarria egiten du, hainbat proposamen eginez. Gainera, bideo benetan interesgarria aipatzen digu eta, bertan, publikoki egiten den umorea ez dela neutroa aipatzen da. Ondorengoa da bideoa: 


Hizkuntza ez-sexista lantzen duen gida bat hautatzea dezente kosta zaidan arren, Amelia Barquinen Euskararen erabilera ez sexista izeneko liburua hautatu dut, generoaren azterketa sakona egiten baitu euskararen alorrean. Bertan lantzen diren alorretatik generoa aditzean (hitanoa) eta atsotitzak eta esaera zaharrak izenekoak hautatuko nituzke, bi gai horiek urtero-urtero lantzen baititut Euskara eta Literatura izeneko ikasgaian (DBHn nahiz Batxilergoan). 


Eremu hezitzailean lantzeko erronka nagusia jendeak ezikusiarena egiten duela da. Egia da generoa duten hizkuntza asko bistaratu direla (gaztelera hala nola), baina generorik ez duten hizkuntzak perfektuak bailiran tratatzen dituzte askok. Hizkuntza guztiekin erabilera sexista egiten dugula konturatu behar du gizarteak eta behin horretaz jabetuta, lana asko erraztuko dela iruditzen zait.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07