blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HIZKUNTZA EZ SEXISTA






Hizkuntza ez- sexistetatik Emakundek aurten egindakoa aukeratu dut. Giz- erroaren ordez jendea, jendartea… kontzeptu hauei buelta bat ematen hasiko nintzateke, izan ere, egia da androzentrismoak egiten duen minaz eta hauxe dugu euskara adibide argi bat.  Nire garaian “Gizarte ingurumena” ikasgaia bazegoen batxilergoan adibidez, gizarte deitzen geniona…. Izen aldaketa behar al du?
Bestalde, noski, generoa daukaten izenen plural eta generikoei arreta jarri eta bi sexuak aipatu!! Seme-alabak, maisu-maistrak, aiton-amonak, gurasoak…
Interesgarria litzateke ere gelakideen izenak aztertzea eta Ponte izenak lantzea, izenen jatorria bilatzea hain zuzen.
Erabiltzen ditugun irainak…
Hemen uzten dizuet adibide anitzeko pdf-a.. oso interesgarria eta begiak irekitzen dituena.


Iazko blogen artean Haizea Egigurenena aukeratzen dut, hasieran gaia oso ondo laburbiltzen duela iruditzen zaidalako, eta aurrerago Puta hitzak duen oihartzuna, hitzaren inguruko hausnarketa eta  La Marcha de las Putas ezagutzen ez nuelako.

Kike Amunarrizek eta  Jone Miren Hernandezi egindako elkarrizketaikustea asko gomendatzen dut, izan ere, emakumearen lana ez dela nabaritu, ikusiezina zen, eta ez da baloratu gizonezkoek lan hori hartu edo bereganatu dutenean : haurren-zainketa, sukaldaritza,…etab. Guzti honek ere kultura transmisioan eta hizkuntzan duen pixua norainokoa den azaltzen du.


Eskoletan, eta orain gabonak datozela kontuan hartuta, gabon-kantak aztertu eta zeintzuk erabili, zeintzuk moldatu daitezkeen has gaitezke. Irakas-materialen hizkuntza erabilera eta irudien azterketa (ez sexistak eta inklusiboak diren). GIZ- atzizkiaren erabilera neurtu, gutxitu arte. Eskolako langileek hizkuntza ez-sexista erabiltzen saiatzea. Erabilera ez-sexistako gidak irakasle gelan eskuragarri eta presente izatea…




jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07