blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HATOR NESKA TXAPELA JANZTERA!!!!!






 Errenteria udaleko   Hizkuntza eta irudiakegoki erabiltzeko aholkuak gida aukeratu dut. Oso argia eta erreza lantzeko androzentrismoak eta sexismoa hizkeran, testuetan eta baita irudietan ere.
Bi alderdi garrantzitsu aipatzen dira bertan:
Alde batetik irudia, gaur egun dena begi-bistatik sartzen zaigulako, beraz era erreza sexismoa borrokatzeko irudien bidezkoa da.
Beste aldetik androzentrismoak, hau da gizonaren ikuspuntutik azaltzea mundua borrokatu behar dela ere uste dut, denok egiten dugulako konturatu gabe.

Ikastetxeko erronkak honen inguruan:
Ikastetxean karteletan, ikurretan lantzen ditugu irudiak, baina gure ikasgaietako materialetan? Hor erronka handia dugula denok uste dut. Ez nabil liburuz  soilik hitz egiten, guk egiten ditugu ariketetan, adibideetan, materialetan azalpenetan zeintzuk irudiak erabili eta planteatzen ditugu?.
Familiak, langileak eta  kaleko jendea adibide batean planteatzean aditzen diogu honi? Edo interesatuago gaude transmititu nahi ditugun edukietan?
Adibidez langileak irudikatu nahi ditugu, feministak gara eta berdintasuna aldarrikatzen dugunez emakume-langile kopurua gizonen parekoa jarri nahi dugu, baina zein irudia aukeratuko dugu?


Edo bigarrena?

 Ziur aski edukia irudia baino informazio gehiago ematen duenez gaiari buruz berdin zaigu, baina hainbat informazio azaleratzen dugu bigarrena aukeratuta, rolak apurtzen ditugu.






Eta androzentrismoak azaleratzea oso lan garrantzitsua eta zaila da bide batez. Azaleratzen androzentrismoak emakumeen diskriminazioa azaleratzen dugu.
Oso deigarria iruditu zait Frantziako iraultzaren adibidea eta beste dokumentuetan bilatzen zaitu naiz. Estatu batuetako independentzia aldarrian We hold these truths to be self-evident, that all men are created equal, that they are endowed by their Creator with certain unalienable Rights, that among these are Life, Liberty and the pursuit of Happiness.”Ikus dezakegu berdin gertatzen dela. Eta esaldi hau umeek txikitatik ikasten dute eskoletan!

Olatz Ucinen posta aukeratu dut iazkoen artean, Hizkuntzak aztertu, sexismoa baztertu. Berak planteatzen dituen erronkekin  bat nator eta tribuaren berbak bideoa oso argigarria dela ere deritzot.

Baina lan egiten ari da honekin amaitzeko? Bai adibidez BERRIZko udalean aurrera eraman duten ekimena, euskal-kantutegia aldatzeko.

Beste musika adibide bat, 2016an hatortxu rock jaialdiaren bideoklipean egindako hitzaren aldaketa, honekin gabon alaiak opa dizkizuet guztioi.