blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HARIAK ETETEN

Festa eta jaia askotan aske sentitzearekin eta eguneroko mozorroak eranztearekin erlazionatzen dugu. Egunerokoan lotzen gaituzten hariak eten eta poztasuna, disfrutatzearekin lotzen dugu.. Baina, ez,  oraingoz hori ez da horrela. Eguneroko sistema berarekin egiten dugu topo, patriarkatuaren txotxongilo izaten jarraitzen dugu eta eusten gaituzten hariek esaten digute, non ibili, nola ibili, nola jantzi, nola dantzatu‚Ķ
Zorionez, pixkanaka pixkanaka hasi gara hariak eteten eta gure guneak sortzen, kontzientziazio kanpainak ugaritu dira, ondorengo bideoak bezalakoak gure hiri eta herrietan geroz eta gehiago dira.
Herri ugaritan egin dituzten gune askeak baina, oraindik ere plazara jaiaren erdigunera aske irteteko adinako aukerarik ez dugu.
Gainean klik egin handiago ikusteko
Oso gai aberatsa iruditzen zait ikasgelan lantzeko, errealitatean erroturik dauden ekintzak dira, tradizioari bete betean eragiten diotenak eta sistema etengabe erreproduzitzen jarraitzen dutenak. Honela beraz, ikastetxeak indarrean den heteropatriarkatuaren sistema deseraikitzeko bidean jai parekideen aldeko aldarria eta lanketa egitea funtsezkoa izango da. Ondorengo erronkak planteatuko nituzke:
  • Ikastetxean ospatzen ditugun festa eta jai egunen azterketa egitea genero ikuspegitik.
  • Jaietan emakume eta gizonen parte hartze parekidea bultzatu eta horretarako estrategiak bilatu. Bai antolakuntzan bai festa egunean.
  • Tradizioari loturiko ikastetxean ospatzen ditugun jaien gaineko hausnarketarako bideak zabalduz, ikuspegi kritikoz aztertzen irakatsi ikasleei. Tradizioak eraldatuz, jai berriak sortzeko bideak zabaldu.
  • Erabiliko ditugun baliabideek helburu hezkidetzailea dutela ziurtatu: Irudiak, proiekzioak, argazkiak, koreografiak, musika.. hautatzerako orduan.
  • Jai edo egun moreak deiturikoetan jarduerek helburu hezkidetzaileak dituztela ziurtatu. Beste ospakizunei adineko espazioa, denbora eskaini. Eskola komunitate osoaren parte hartzea bultzatu.

Hasieran esan bezala, hariak eteten edota jai gune askeak sortzeko ekimenetan burubelarri lanean ari dira hainbat elkarte, asanblada, jai batzorde… Bide horretan, dagoeneko askok aipatu duzuen Festak, genero-harremanak eta feminismoa UEUko artikulu sortak hausnarketarako bide ugari ematen dizkigu. Tradizioaren inguruan egin beharreko lana ere aipatu dugunez, interesgarria da Gipuzkoako lurralde historikoko jaiei buruzko azterketa, generoaren ikuspegitik ageri diren datuak aztertzea, gure inguruan oraindik ere ditugun festa eta ospakizun gehienek heteropatriarkatuaren sistema erreproduzitzen dutela ikusteko. Emakundek bultzatutako, Beldur Barik programak ere badu jaien gaineko lanketa bat egina, ondorengo estekan beren proposamena eta baliabideak ageri dira: Beldurbarik jaiak. Azkenik, balibideekin jarraituz emakundek aurkeztutako musika playlist parekidea ere ikastetxeko jai edo ospakizunetan erabiltzeko egokia izan daitekeela iruditzen zait: 200 abesti sexismorik gabeko jaietarako.
Amaitzeko, aurreko ikasturteetako posten arten jaiak guztionak guztiontzat izenekoa hautatu dut. Ideiak argi azaltzeaz gain, hasieran partekatzen duen bideoak sarrera honetan aipatutako ideiak osatzeko balio duela iruditzen baitzait.  

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07