blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Gatazkaren zentzua!









Aste honetan esku artean izan dugun gai honetan, lanean hasi aurretik gatazka bi hiru hitzetan azaldu ahal nuen kontzeptua zen; Kontzeptu nahiko sinplea. Aldiz, bai irakurketa eta bai jarduerei esker, gatazkaren definizioa eta zentzua horren sinplea ez dela ohartu naiz. Are gehiago, kontzeptu konplexua dela. Bakearen agerpena, generoaren ikuspegia eta gatazkaren izaera eraldatzaileak besteak beste, beste errealitate baten berri eman didate. Hots, gatazkak beharrezkoak direla, hauen gestioa aldiz garrantzitsuago.


Egunerokotasunean gertatzen zaizkigun eta gure inguru hezitzailean suertatzen diren gatazkak, beste ikuspegi eta betaurreko batzuekin begiratzeko baliabideak eskuratzen hasi gara; Aurrera eginez, hezkidetzaren tresnak une oro leiho berriak zabaltzen dizkigu.

Honen harira, gaur hautatutako post-a Olatz.C-eginikoa da. Bere post-ean oso ondo azaltzen du nik neuk ere izan dudan sentsazioa. Hots, gatazkak uste baino zentzu zabal eta garrantzitsuago bat duela. Era berean, era oso argi eta sintetikoan hainbat ideia nagusi plazaratzen ditu.




http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/03/gatazkak-egunerokotasuna-eraldatzen.html


Baliabideei dagokionez, nik ikasle garaian esku artean izan nuen bideotxo bat aukeratu dut. Bestalde, gatazkak modu desberdinen bideratzeko dinamika anitzak eskaintzen dituen dokumentu honekin ere topo egin dut. Erabilgarria izango delakoan, hemen uzten dut.












Bukatzeko, gure eremu hezitzaileetako erronketako bat, normalizatuta dauden jarrera sexistak identifikatu eta hauetan eskuhartzean datza. Hots, kontziente izatea jendarte matxista baten bizi garela eta kontziente izan ez gero, joera ez osasuntsu batzuk daukagula.


jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07