blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Feminismoak





Feminismoaren istorioa ezagutzeko zirrara dut. Konturatu nahiz feminismoaren aintzindariak direnen artean ezer gutxi dakidala. Nire kabuz ezagutzeko momentuan nago, informazioa hortxe dago eta dudan jakinmina asetzeko erabil dezaket.
Feminista bat aukeratzea beraz zaila egiten zait. Baina gaur egungo errealitatean zentratzen banaiz batzuk azaldu egiten zaizkit.
Maialen Lujanbio bera aukeratuko nuke. Interneten begiratu gabe, bere bibliografia irakurri gabe nik ikusi eta sentiarazi nauena baino ez dut. Bertsolari munduan gauzak kolokan jarri ditu. Bere emakumea deneko ahotsa ozen plazaratu du. Barruan duena era borobil eta milimetratu batean bota du. Akatsak akats, aurrera jarraitu du izan duen presioarekin (behintzat komunikabideena, bera babestua sentitu omen delako).
Ikasi du nola arriskatu, ikasi du bere momentua itxoiten, jakin izan du gauzak zeini eta non esan.
Berean ehuneko ehuna ematen duena da. Adoretsua, originala, ironiaz jantzia, bihugia eta jakintsua.
Eskolan, hezkuntzan landu beharreko bi gai bakarrik erabakitzea zaila da. Alde batetik, beldur barik EZETZ ESATEA landuko nuke.  Adinaren arabera forma ezberdinetan.
Beste alde batetik, feminismoaren istorioa era zirraragarri baten aurkeztuko nuke. Jolasen bidez, erronken bidez. 


jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07